euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuela eta Bogotako euskal etxeek indarrak bilduko dituzte 2010ean Simon Bolivarren Astea antolatzeko

2008/11/28

Caracaseko Euskal Etxeko Zuzendaritza Bogotako Jose Vicente Katarainekin (argazkia CaracasEE)
Caracaseko Euskal Etxeko Zuzendaritza Bogotako Jose Vicente Katarainekin (argazkia CaracasEE)

PUBLIZITATEA

2010ean Hego Amerikako Andeetako herrialdeen independentziaren bigarren mendeurrena beteko da. Boliviak, Kolonbiak, Ekuadorrek, Peruk, Venezuelak eta Panamak burujabetza lortu zuten, euskaldunen ondorengoa zen Simon Bolivarrek gidatuta. Gertaera historiko hura gogoratu eta behar bezala ospatzeko, Kolonbia eta Venezuelako euskal komunitateek indarrak bildu eta Simon Bolivarren omenezko hainbat ekitaldi baitaratuko dituen programa prestatzeari ekin diote, 2010eko uztailean gauzatzeko.

Caracas, Venezuela. Bogotako Euskal Etxeko presidenteordea, Jose Vicente Katarain, Caracasen izan zen joan den azaroaren 11an eta lankidetza hitzarmena sinatu zuen bertako euskal etxearekin. Hitzarmenaren helburu nagusia 'Bolivar 2010' ekimena bideratzea da, Simon Bolivarrek gidatuta Hego Amerikako hainbat herrialdeek burujabetza lortu zuteneko bigarren mendeurrena ospatzeko.

2010eko uztailean izango da eta hamaika ekitaldi egingo dira, hasteko Euskal Herrian: mintzaldiak, erakusketak, eta Venezuela eta Kolonbiako dantza eta kultura erakustaldiak. Horrezaz gain herrialde hauetan ere egingo dira jarduerak, horrela ospakizunaren oihartzuna Diasporan zehar hedatzeko. Caracaseko Euskal Etxeko iturriek azaldu dutenez, aipatu hitzarmenaz gain joan den azaroaren 13a bi euskal etxeetako ordezkariak Izaskun Etxearte de Abrisketa, Eguzki Kooperaziorako Institutu Euskal Venezuelarreko zuzendariarekin ere bildu ziren, ekimenerako laguntza estrategiko gehiago bildu nahian.

Pilota txapelketa Caracasen

Bestalde, eta Venezuelan bertan, Caracaseko Euskal Etxean Pilota Txapelketa egingo dute abenduaren 2tik 7ra. Bertan Argentina, Txile, Uruguai, Estatu Batuak, Mexiko, Euskal Herria eta Venezuela bertako pilotariak arituko dira, paleta goma, larruzko paleta, paleta argentinarra eta eskuzko modelitateetan.

Azkenik, esan Euskal Etxeko arduradunek bertan egindako lagunarteko futbol txapelketa bateko giro bikaina azpimarratu nahi izan dutela. Caracas Teather Club, Paraíso F.C. eta Euskal Etxeko Athletic B taldeek jokatu zuten eta elkartekoak izan ziren garaile Paraiso F.C.ren aurka.

Futbola venezuela 08

[Euskal Etxeko Athletic B taldeko jokalariak (argazkia CaracasEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia