euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Next topaketaren VI. edizioak munduko 18 herrialdetan bizi diren ia ehun nafar bildu zituen atzo Iruñean

2023/12/28

Atzo asteazkena abenduaren 27an Iruñeko CIVICANen egin zen Next Topaketa 2023 saioan parte hartu zutenetako batzuk 18 herrialdetan bizi diren ia ehun nafarrek hartu zuten parte atzo asteazkena Iruñean Nafarroako Gobernua antolatzaile egindako Next Topaketaren VI. edizioan (ikus hemen programa). Ana Ollo lehendakariordeak, Gobernuak migratzaileen kolektiboarekin duen konpromisoa azpimarratu zuen, baieztatuz berehala garatuko dutela aurtengo otsailean onartutako Atzerrian dauden Herritarren Legea garatzen ...

Gehiago irakurri...


Lan handiko 2023ari amaiera emanik Necocheako Euzko Etxea prest urtarrileko Gizataldeen Jaia eta San Sebastian ospatzeko

2023/12/28

Goian, ezk., Euzko Etxeko lehendakari orde Arantxa Zubillaga, Gizataldeen Jaiaren 20. Edizioa antolatzeko bileran, udal agintariekin bilduta. Urtarrilaren 27an, Danborrada izango da San Sebastian Eguna ospatzeko Presarik ez, ezta pausarik ere, 2023ko Euskal Aste Nazionala amaitu ondoren, Necocheako Euzko Etxea udako bi ekitaldi handi antolatzen hasi da dagoeneko: Gizataldeen Jaia eta San Sebastian Eguna. Gizataldeen Jaiaren hurrengo edizioa, ohi bezala Miguel Lillo parkean izango da, 2024ko urtarrileko hirugarren asteburuan, esan nahi baita ostiraletik igandera, 19tik 21era bitartean. Ondoko asteburuan, ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak 947.420 euro banatu ditu munduko euskal etxe eta federazioen artean 2023ko deialdian: hona zerrenda

2023/12/27

947.420 euro banatu dira, horietarik 767.420 IV atalean (62 euskal etxe eta federaziori) eta 180.000 VII.ean (40 entitate) EHAA-BOPV Agerkari Ofizialak gaur 2023ko abenduaren 27ko zenbakian eman du argitara Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren abenduaren 12ko Ebazpena, Euskal Etxeentzako 2023ko dirulaguntza deialdi nagusiari dagozkion 947.420 euroak banatuz. Horietatik, 767.420 euro IV. Kapituluari dagozkio, ohiko gastu eta aktibitateen atalari alegia, eta gainerako 180.000 euroak VII. ...

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Euskaldunak Denak Batek Tailerren erakusketa batekin eta dantzaldi herrikoi bat lagun urte bikaina itxi du

2023/12/27

2023an zehar, 150 lagunetik gora ibili dira Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak antolatutako tailerretan. Abenduaren 17an, igandea, bildu egin ziren landutakoa partekatu eta urteari azken agurra amateko 2023a amaitzeko oso egun gutxi falta direla, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak lan ona egin izanaren pozez eman dio azken agurra urteari. Asteroko tailerrak eskaintzeko hartutako erabakiak arrakasta handia izan zuen eta 150 lagunetik gora ibili dira urtean zehar “La Vasca”n, jarduera ezberdinetan parte hartuz eta jai ugariekin bat eginez. Abenduaren 17an, igandea, Buenos Aires ...

Gehiago irakurri...


Plazan da dagoeneko, online irakurgai, La Platako Eguzkia aldizkariaren 2023ko azkena den 24. zenbakia

2023/12/26

Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxearen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 24. zenbakiaren azala Hemen da beste behin La Platako Euzko Etxeak hiruhilabatero plazaratzen duen Eguzkia astekaria, La Platan bertan eta mundu zabalean dauzkan irakurleen egarria asetzeko prest. Honakoan 24. zenbakia du, 2023ko laugarren eta azkena, Argentinan oporrak hartu aurre-aurrekoa. Azalean daraman irudiak Euzko Etxeko Denak Bat dantza taldearen Necocheako Euskal Aste Nazionaleko larunbateko galaren aurkezpena jasotzen du, ...

Gehiago irakurri...


Eguraldi txarrari, Jaiotza ona: Tandilgo Gure Etxeko lagunek arrakastaz aurkeztu dute Gabonari lotutako antzezpena

2023/12/26

Tandilgo Euskal Etxearen Jaiotza Bizidunean parte hartu zutenen talde-argazkia, tartean dantzariak, ikasle eta irakasleak, abesbatza... Urtero bezala, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak arrakastaz aurkeztu du aurten ere bere Euskal Jaiotza Biziduna, hemen 'pesebre viviente' deitzen dutena. Tandilen klasiko bihurtu den antzezpen honetan Euskal Etxeko taldeak oro izan ziren partaide: dantza taldeak, euskara ikasleak, abesbatza, neska eta mutiko pilotariak, zuzendaritza batzordeko kideak, eta baita familiak eta elkartearen lagunak ere. Aurten ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du New Yorkeko Eusko Etxeak, Aitziber Buquek lehendakari lekukoa hartuta Elisa Vidasolo Ancona-ri

2023/12/26

Bere 110 urteekin, New Yorkeko Eusko Etxea Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena da, 1913an sortua Abendua ohi da Etxeorratzen Hiriko 'Euzko Etxea of New York' edo New Yorkeko Euskal Etxearen Urteroko Batzarra egiteko eta erakundeko Lehendakaria/Zuzendaritza berritzeko garaia eta halaxe izan da aurten ere, Abenduaren 10ean, igandea, egin zen elkarretaratzea eta kargua berritzeko aurkeztuko ez zela aginduta zeukan orain arteko lehendakari Elisa Vidasolo Anconak halaxe egin zuen, eta hain erraz ...

Gehiago irakurri...


Urtero bezala, gure agiantza eta desira onenekin agurtzen zaitugu, irakurle: Zorionak eta Urte Berri On & Emankorra!

2023/12/24

Olentzero hau merke atera zitzaigun duela pare bat urte, eta aurten ere gonbidatu egin dugu zorion iragarle! Urtero bezala sasoi honetan, Gabon gaua, Eguberria eta, astebeteren buruan Urte Berria iritsita, aukera baliatzen dugu gure agiantza eta desira onenekin zeu agurtzeko, irakurle: Bat gehiago bete dugu, eta oraindik planak ari gara egiten aurtengoan hobekuntza berriak egiteko. Ea guztion nahi eta gurariak, desira eta agiantzak betetzen diren eta, hasteko, berotasunez eta maite gaituztenek inguratuta ospatzen ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek meza emango du online gaur igandea eta bihar Eguberria Kaliforniako Merced herriko St Patricks-etik

2023/12/24

Aita Antton Egiguren abade frantziskotar bidaniarra AEBko euskal komunitatearen kapilau edo omoniera da 2014 hondarretik Estatu Batuetako euskaldunek kapilau edo omoniera den Aita Antton Egigurenek meza emango du gaur igandea, eta bihar Eguberri eguna, egoitza duen Merced herri kaliforniarretik, bertako St Patricks parrokiatik. Ohi bezala, meza ingelesez eta euskaraz izango da, eta komunitatean hildakoak izango ditu bereziki gogoan. Bi egunetako meza ordua, Kaliforniako 8:45ak izango dira, Euskal Herrian 17:45ak, eta funtzioa Artzai ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria munduko euskaldunei eta euskal etxe eta komunitateei zuzendu zaie bere Eguberriko mezuan

2023/12/23

Urkullu lehendakaria joan den astelehenean Donostian bildutako munduko euskal etxe eta komunitateen ordezkariei zuzentzen Iñigo Urkullu lehendakariak bere ohiko Eguberri mezua zuzendu die munduko euskal etxe eta komunitateetako euskaldunei, eta oro har Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarrei oro. Jakina denez, hau izango da bere postu horretatik urteroko mezu honetan Urkullu Diasporari zuzenduko zaion azken aldia, hastear den urte honetan hauteskundeak izango baitira, eta dagoeneko plazaratu da Urkullu ez dela ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia