euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venado Tuerto, Argentina: “Euskal Astean bizi izandakoak zentzua ematen dio Euskal Etxea sortzeko proiektuari”

2018/10/18

Venado Tuertoko I. Euskal Astean Plazako dantzak
Venado Tuertoko I. Euskal Astean Plazako dantzak

PUBLIZITATEA

Venado Tuerto, Argentina. Lehenengo pausoak ari da ematen Santa Fe probintziako Venado Tuerto-ko euskal gizataldea hiriko Euskal Etxea osatzeko bidean. Helburu horrekin, Euskal Astea antolatu eta egin berria zuen, urriaren 3tik 10era, Argentinako euskal etxeak bisitatzen ari diren Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarrak lagun. Ekitaldia oso arrakastatsua izan da, eta bultzada polita elkartearen etorkizunari begira.

Kolektibitatearen erreferente Jorgelina Oteguiren esanetan, “balantze ezin hobea egin ahal dugu; gure espektatiba guztiak gainditu ditu ekitaldiak, eta ez bakarrik egun hauetan bizi izan dugunagatik, baizik eta lan lerro batzuk eman zaizkigulako hemendik aurrera gure eginkizunak bideratzeko”.

“Egunotako dinamikarekin, herriko Susana Bosio-ren ‘Horizonte’ dantza taldea euskal dantzetan trebatzen hasiko da, zortzi ikasle ditugu euskara klaseekin segitzeko, eta honen aurretik gure berri ez zuen jende ugari hurbildu zaigu gurekin harremanetan jartzeko. Dudarik gabe hau bezalako ekitaldiek zentzua ematen diote Euskal Etxea sortzeko proiektuari”, adierazi dio, hunkituta, Jorgelina Oteguik EuskalKultura.com-i.

[Nafarroako danztariek 'Horizonte' taldekoekin batera, 'Juan Pablo II' enparantzan]

Ekitaldietako arduradun izan diren iruindarrek ere hitz onak baino ezdituzte izan anfitrioientzat. “Oso gustura aritu gara, primeran hartu gaituzte. Esperientzia berria izan da guretzat sortzen ari den euskal etxe batean egotea; eta aberasgarria ere bai, uste dugulako lagundu diegula oinarrizko dantza eta euskara klaseekin”, jakinarazi digu Ander Zudairek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia