euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Vascosmexico.com webgune euskal mexikarrak bost urte bete ditu eta dagoeneko 1600 erabiltzaile ditu

2009/07/23

Vascosmexico webgunearen irudia
Vascosmexico webgunearen irudia

PUBLIZITATEA

2004ko uztailean jaio zen Vascosmexico.com webgunea. Hilabete batzuk lehenago, izen bereko posta taldea zen sortua zen eta harek sustatuta sortu zen ondoren elkargune birtuala. Gaur egun 1.600 erabiltzaile erregistratu izatera iritsi da, zailtasun asko gainditu behar izan dituen ibilbide batean, bere kudeatzaile Jaione Arrietak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Guneak, besteak beste 20.000 bat mila irudiko argazki bilduma aberatsa bildu eta eskaintzen du ikusgai. Orrialdea oro har eta bilduma hori zehatzago, aukera ona dira Mexikoko euskaldunen bizitzara hurreratzeko.

Mexiko Hiria, Mexiko. 2004ko San Fermin egunean jaio z n www.vascosmexico.com webgunea. Geroztik bost urte joan dira eta denbora horretan asko izan dira, Jaione Arrieta sortzaile eta kudeatzailearen esanetan, bizitako esperientziak. Arrietak modu positiboan baloratzen du webgunearen ibilbidea, gazi-gozoak aipatuz, ordea: 'Momentu on asko bizi izan ditugu, eta baita txarrak ere, azken bi rteetan webgunea aurrera ateratzeko oztopo askorekin aurkitu baikara. Baina baikorrak nahi dugu izan, eta argi adierazi nahi dut oso pozgarria eta garrantzitsua dela guretzat proiektuak dagoeneko 5 urte betetzea'.

Egun webguneak erregistratutako 1.600 erabiltzaile ditu eta 20.000 argazkik osatutako irudi bilduma aberatsa. Azken hau Mexikoko euskaldunen eguneroko bizitzaren isla dena. Posta zerrenda, webgunea baino lehenago sortua, oraindik ere arrakasta gehien duen atala da. 580 pertsonek osatzen dute. "Posta bidezko zerrenda honi esker familia asko elkartzea lortu dugu, larrialdi unetan odol emaileak eskatu izan ditugu... Mexikar asko kontaktuan jarri da gurekin familia euskal jatorrikoa duela jakitean, euren euskalduntasuna indartzeko informazioa eskatuz". Une politak bizi izan dituzte sarean hasitako senidetasun harremanei esker. "Horrelakoak gertatzen direnean, horrek oztopo guztiak gainditzen laguntzen du", Arrietak dioenez.

Zailtasunak gaindituz

Duela bi urte webgunea desagertzeko zorian egon zen, zailtasun ekonomikoak medio. Egoeraren berri sarean aipatu ondoren, pertsona bat agertu zen laguntza emateko prest. Bere izena publikoa egitea nahi izan ez duen pertsona horrek bere gain hartu zituen zenbait gastu "eta aurrera atera gara, lankidetza hori opari zoragarri bat izan zen eta bihotzez eskertzekoa zinez". Guneak ez du instituzioen aldetik diru laguntzarik jasotzen eta horu dela-eta, lagundu nahi duen edozeinen laguntza, apala bada ere, onartzen du. Webgunea oraindik ezagutzen ez dutenei bisitatzeko eta sartzeko gonbitea luzatzen die Jaione Arrietak lerro hauen bidez. Helbidea, www.vascosmexico.com. Posta zerrendan izena emateko, berriz, aski da administrador@vascosmexico.com.mx helbidera idaztea, testuan eskaera hori eginez. Zorionak Vascosmexico-ko proiektuan partaide edo erabiltzaile diren guztiei. Esan dezagun ekimen bakarra dela ezaugarri hauetan euskal Diaspora osoan. Urteurren on eta Anitz urtez!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia