euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

VascosMexico taldeak Facebook orria estrenatu eta webgunea berritu du: ongi etorri!

2014/11/27

VascosMexico webgunearen diseinu berria (eta gure artikulua portadan, eskerrik asko!)
VascosMexico webgunearen diseinu berria (eta gure artikulua portadan, eskerrik asko!)

PUBLIZITATEA

Mexikoko euskal komunitateko talderik aktiboenetako bat, VascosMexico posta zerrendatik sortu zena, sare sozialetara heldu da eta berriki Facebooken orria estrenatu du. Zalantzarik gabe, aurki Mexikoko euskaldunen topagune digitaletako bat bihurtuko da orri hori. Horrez gain, bere webgunea berritu egin du, diseinu garbi eta errazago batekin. Ongi etorri sare sozialetara VascosMexico!
 

Mexiko DF, Mexiko. Iragan azaroaren 14an estreinatu zen Facebooken VascosMexico taldearen orri berria. Taldea hau Mexikoko euskaldunen elkarte aktiboenetakoa da eta sarean, batez ere, berriak zabaltzen eta harremanak mantentzeko tresna bihurtu da. Duela hamaika urte sortu zen, izen bereko Yahoo posta-zerrenda bat gisa. Erantzuna oso ona izan zen eta taldeak ia 500 kide bildu zituen (eta gaur egun mantentzen ditu).

2004an etorri zen taldearen wegbunea, eta hamar urte hauetan, besteak beste, argazki artxibo zabala bildu du: 20.000 argazkitik gora. Mexikoko euskal komunitatearen egunerako bizitza eta makina bat jardueraren lekukotasun bikaina dira argazkiak.

Jaione Arrieta Galarraga da taldearen sortzailea eta sustatzailea eta berak zuzendu du VascosMexicok eman duen pauso berri hau ere, Mexikoko euskal komunitateari sarean biltzeko eta harremana estutzeko beste aukera bat emateko asmoarekin. Zorte on eta segi horrela!

-VascosMexicoren Facebook orria: hemen.
-VascosMexico taldearen webgune berritua: www.vascosmexico.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia