euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Vancouverreko Zazpiak Bat elkarte kanadatarrak Euskal Asteburua egin zuen Merritt herrian

2012/07/26

Gustura ibili ziren Zazpiak Bateko bazkideak Merritt-en, San Juanak ospatzeko irrikan (argazkia VancouverEE)
Gustura ibili ziren Zazpiak Bateko bazkideak Merritt-en, San Juanak ospatzeko irrikan (argazkia VancouverEE)
Urtero legez Vancouverreko Zazpiak Bat elkarteak Euskal Asteburua egin zuen iragan ekain hondarrean, eta elkarteko bazkide asko animatu ziren Merritt herrirako txangoa egitera. Ekainaren 22tik 24ra bitarteko asteburua pasa zuten Vancouverreko euskaldunek Merritten eta San Juan gaua tartean zenez, jai hau ospatzeko sua egin zuten larunbatean. Horrez gain, elkartearen Mus Txapelketa ere jokatu zen eta haurrentzako zein nagusientzako ekitaldi ugari egin ziren. Jarraian, asteburuko argazki kronika.

PUBLIZITATEA

Vancouver, Kanada. Vancouverreko Zazpiak Bat Euskal Etxeak urtero Merritt herrira egiten duen txangoa arrakastatsua izan da aurten ere, elkarteko arduradunek adierazten digutenez, nahiz eta azken honetan eguraldia aurka izan duten. Elkarteko kideek Rancho Nicola ostatuan egin zuten lo eta asteburuan zehar arrantxuko instalazioak eta inguruak erabili zituzten hainbat jarduera burutzeko.

Basque Weekend edo Euskal Asteburua delakoa ostiralean hasi zen, "potluck" erako afari batekin (partehartzaile bakoitzak plater bat ekartzen du, besteekin partitzeko). Zazpiak Bat-eko lagunek azaldu dutenez, kanpoan egin zen afarian "trumoi eta tximista itzelak izan ziren, baina horrek ez zuen inor kikildu".

Larunbatean, indarrak berreskuratzeko, "Kanadatar Arrantxua" erako gosaria egin zen: opil txikiak artzi ziropearekin, arrautzak beiconarekin, txorizoa... Eta ondoren eguzkia atera egin zen, azkenean, hain zuzen ere txikien piñatarako.

Vancouver Picnic Junio 2012 (5)

[Txikiak urduri, piñatari jotzen hasteko irrikaz (argazkia VancouverEE)]

Vancouver Picnic Junio 2012 (4)

[Asteburuko beste jarduera bat, elkartearen mus txapelketa izan zen (argazkia VancouverEE)]

Gozo-eltzearen emozioaren ondoren, txikiek nagusiekin bat egin zuten aperifa egiteko: arkume erreki bikaina. Gaueko afaria, aldiz, etxe barruan egin behar izan zen. "Ordu horretan sekulako euria bota zuen eta ez ginen kanpoko karpetan afaltzera ausartu", azaldu dute. "Baina gero erauntsia pasa egin eta orduan bai, orduan San Juan Gaua ospatu genuen, su eta guzti. Sua, noski, txiki xamarra egin behar izan genuen, bertako arauak errespetatuz. Jaia eta musika goizaldeko ordu txikiak arte luzatu ziren".

Vancouver Picnic Junio 2012 (2)

[Rancho Nicola barnean afaldu behar izan zuten elkarteko bazkideek (argazkia VancouverEE)]

Vancouver Picnic Junio 2012 (3)

[Azkenean, erauntsiak amore eman zuen Vancouverreko euskaldunen aurrean eta San Juan sua piztu zuten elkarteko kideek (argazkia VancouverEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia