euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Eusko Etxeak Txileko Emprebask elkarteko ordezkariekin bilera egin zuen

2011/09/14

Emprebask-Chile eta Eusko Etxea-ko ordezkariak bileraren ostean (argazkia ValparaisoEE)
Emprebask-Chile eta Eusko Etxea-ko ordezkariak bileraren ostean (argazkia ValparaisoEE)

PUBLIZITATEA

Txileko euskal enpresarien elkarteak, Emprebask-Chilek, eta Valparaisoko Eusko Etxeak bilkura egin zuten iragan abuztuan, euskal etxearen egoitza berrian. Bilera hau bi elkarteen arteko harremanak estutzeko abiapuntu bikaina izan zen eta elkarlanean aritzeko ekimen eta ideiak aztertu zituzten bateko eta besteko ordezkariek. Aurkeztutako proposamen horien artean Eusko Etxea-ko presidente Archibaldo Uriartek, elkarteko eta euskal komunitateko gazteei lan merkatuan sartzeko laguntza ematea aipatu zuen.

Valparaiso, Txile. Bilkuran Eusko Etxea-ko zuzendaritzak eta Emprebask-Chileko presidenteak, Alejandro Sandek, eta beste zenbait ordezkarik hartu zuten parte. Topaketan izan zen baita ere Bilbon Txileren Ohorezko kontsul berria den Iratxe de Madariaga. Lan-gosari batekin hasi zen bilera eta Sandek Emprebask Chile aurkeztu zuen.

Elkartea Txileko euskal zein euskal jatorriko enpresek eta profesionalek osatzen dutela azaldu zuen Sandek eta bere helburua Txile eta Euskal Herriaren artean lan harremanak sustatzea dela gehitu zuen. Elkartea orain dela sei urte sortu zen eta egun 90 bazkide ditu, enpresa eta profesional artean. Honek, orotara, 30.000 langileko multzoa biltzen du, elkarteko iturrien arabera.

Archibaldo Uriarte Eusko Etxea elkarteko presidenteak, bere aldetik, Emprebask-ekin lankidetzan aritzeko asmo sendoa agertu zuen eta lankidetza hori gauzatzeko proposatu zituen neurrien artean, elkarteko eta euskal komunitateko gazteei lan merkatuan sartzen laguntzeko bideak sustatzea aipatu zuen. “Ondo legoke bilera honetan sortutako harreman eta kontaktuak erabiltzea lan munduan lehen pausoak ematen ari diren gazteei laguntzeko", esan zuen Uriartek. 

-Emprebask Chile elkartearen webgunea, hemen
-Valparaisoko Eusko Etxearen orria Facebooken, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia