euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Euskal Etxeak "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa abiatu eta "Markak" dokumentala emango du apirilaren 26an

2018/04/18

Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen liburutegia zabaltzeko festa joan den urtarrilaren 26an
Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen liburutegia zabaltzeko festa joan den urtarrilaren 26an

2018 urte osorako bere programa bidali digu Valparaisoko Euskal Etxeak, Txilen, eta bertan datorren astean nabarmentzen da Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko egun berean Valparaisoko Udaletxean zabalduko duten "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa eta pantailaratuko duten "Markak" dokumentala, Euskadiren Ordezkaritza eta Valparaisoko Alkatetza bera lankide antolatua. Euskal Etxeak urtean zehar eratu dituen bestelako proposamen dira Iñaki Deuna, Diasporaren Eguna edo Euskal Astea-Euskararen Eguna baita ere euskara, zinema, musa, dantza, gastronomia...

PUBLIZITATEA

Valparaíso, Txile. Erakusketan partaide diren hiru erakunde horien buruek --alegia Jorge Sharp Fajardo Valparaisoko alkateak, Rafael Kutz Garaizabal Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkariak eta Eñaut Gereñu Mujika Valparaiso Eusko Etxeko lehendakariak-- datorren astean, apirilaren 26an, osteguna, Valparaisoko Udaletxean egingo den irekiera ekitaldira bertaratzeko gonbitea luzatzen dute, arratsaldeko zazpi t'erdietan.

Ekitaldian, "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa zabaltzearekin batera, "Markak" dokumentala pantailaratuko da. Bertaratzeko asmoa dutenek, emailez chile@euskadi.eus helbidera baieztatu edo 2-22064048 zenbakira deituta konfirma dezakete.

2018ko kronograma

Valparaisoko Euskal Etxeak martxoaren 28an hasi zuen urteko elkarretaratze publikoen egutegia, Aberri Eguna ospatuz. Horrekin batera, eta Gernikako bonbardaketaen urteurrena gogoratzeko apirilaren 26aren inguruan antolatutako aipatu ekitaldiekin batera, Iñaki Deuna izango dute uztailean urteko topaketa esangursatsuenetako bat, elkarteak bere hasieratik ospatzen duena; eta elkarretaratze/ospakizunen atal honetan Diasporaren Eguna, lehenengo aldiz aurten egingo dena, irailaren 8an; eta abenduan, Euskararen Egunaren karietara, abenduaren 6tik 9ra egingo duten Euskal Astea aipa daitezke.

Horiekin batera, Eusko Etxeak euskara eskolak, astearte eta ostegunetan; mus eskolak, ostegunetan; liburutegi zerbitzua, ostiral, larunbat eta astelehenetan; Emakunde bilkurak, ostiraletan; Txokoko afariak, hilabetero ostegunetan, eta beste ekimen batzuk gehiago iragartzen ditu urtean zehar, tartean dantza eskolak eta zinema saioak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia