euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Euskal Etxea estatuko ordezkari Euskal Etxeen 2012ko Nazioarteko Mus Txapelketan, Alaskan

2012/05/14

Bazkide bilkura Valladolideko Gure Txoko elkartean, artxiboko argazki batean
Bazkide bilkura Valladolideko Gure Txoko elkartean, artxiboko argazki batean

PUBLIZITATEA

Valladolideko Gure Txoko elkarteko muslari bikoteak irabazi zuen iragan maiatzaren 5ean Estatuko Euskal Etxeen Mus Txapelketa eta irailaren 21etik 29ra Alaskan izango dira, bertan jokatuko den Nazioarteko Euskal Etxeen Txapelketan parte hartzeko. Agustin Ormaechek eta Alberto de Antoniok Bartzelona, Madril, Valentzia Mallorca eta Salouko muslariak garaitu zituzten Bartzelonako Euskal Etxean jokatu zen finalean.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxean jokatu zen iragan maiatzaren 5ean espainiar estatuko Euskal Etxeen arteko Mus Txapelketa, eta bidenabar, 'Euskal Herria' izeneko estatuko euskal etxeen federazioaren urteoroko bilkura egin zen. Federazioko presidente Julio Elejaldek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, bilera horretan urteko gaiak aztertu ziren eta iazko kontuak eta aurtengo aurrekontuak ikuskatu zituzten ordezkariek.

Bileraren ostean musa izan zen eguneko izarra eta estatuko euskal etxeen ordezkariek estatu mailako finala jokatu zuten. Valladolideko Agustin Ormaeche eta Alberto de Antonio izan ziren garaileak eta eurak izango dira estatuko ordezkariak 2012ko Euskal Etxeen Nazioarteko Mus Txapelketan. Aurtengo edizioa Vancouver-eko Zazpiak Bat Euskal Etxeak antolatzen du eta Alaskan jokatuko da, itsas-bidaia batean.

Zalantzarik gabe, esperientzia berezia izango da eta Gure Txokoko ordezkariak gogotsu daude. "Prest dute dena jada, paper guztiak bete dituzte eta joateko irrikaz dira", azaldu dio EuskalKultura.com-i Valladolideko Euskal Etxeko presidente Richard García Antón-ek. Aurtengoan bertako bikotea garaile izan denez, datorren urtean Valladolideko elkarteak antolatuko du estatuko mus txapelketa.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia