euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentzia, Castelló eta Alacant-en ere euskara ikas daiteke; Alacanten Izaskun Kortazar da Hizkuntza Eskolako irakasle

2018/11/02

Alacanteko Hizkuntza Eskola Ofizaleko ikasleak euren irakasle Izaskun Kortazarrekin
Alacanteko Hizkuntza Eskola Ofizaleko ikasleak euren irakasle Izaskun Kortazarrekin

PUBLIZITATEA

Valentzia, Espainia. Hiru urte dira Valentzia hiriko Hizkuntza Eskola euskara ikasteko aukera ematen hasi zela. Garikoitz Knörr hautatu zuten irakasle eta sailburu, eta geroztik eskaintzak eta klaseak sendotu eta bide bat egin dute euskal ikasketok. Orain hiru maila daude eta guztira laurogei bat ikasle. Aurten gainera, Castelló eta Alacanten ere euskara klaseak hasi dira. Alacanten, Ameriketako Diasporarekin lotura zuzena duen Izaskun Kortazar bilbotarra sartu da bertako irakasle eta sailburu. Izaskun NABO Estatu Batuetako Euskal Federazioko lehenengo euskara koordinatzailea izan zen, eta zenbait urtez kudeatu zuen ardura hori Idahoko Boisen bizi zela, eta Latinoamerikan ere eman izan ditu eskola eta tailerrak, Brasil eta Uuguain, besteak beste.


Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasleak

Valentziar Erkidegoan ere, euskara ikastera hurreratzen diren ikasleek motibazio anitzak dituzte euren ahaleginerako: badaude Euskal Herrian familia daukatenak, beste batzuei, berriz, oporretan Euskal Herria bisitatu eta euskara ikasteko grina sortu zaie, eta ikasle multzo handi bat ere bada, valentziera hiztunak izanda, euskara eta euskaldunekiko hurbiltasuna sentitu eta horrek bultzatu dituena euskara ikastera. "Arrazoiak direnak direla, ikasle fin-finak ditugu", aitortzen dio EuskalKultura.com-i Izaskun Kortazarrek.

Euskara klaseetan izena emateko epea oraindik irekita dago hiru hirietan. Beraz, "ez geratu gehiegi pentsatzen eta izena eman" gomendatzen du argiro irakasleak.



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia