euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uztailaren 1etik aurrera euskal kulturari laguntzen zion matrikula bereziak iraungiko dira Idahon

2011/06/21

Euskal matrikula bereziaren ale bat
Euskal matrikula bereziaren ale bat

PUBLIZITATEA

'Basque' hitza daramaten Idahoko matrikula bereziek, jarraitu ahal izateko salmenta-helburuak ez dituzte bete eta idahotar gidarientzat aukera bat izateari utzi egingo diote uztailaren 1etik aurrera. Matrikulak euskal-amerikar komunitatearen ikur tradizionaletariko bat dakar barruan: karrokanpoa edo ardikarroa, aipatu 'Basque' berbarekin batera eta 2006 hasieratik zegoen eskuragarri. Matrikula berrien programek salmenta-kopuru minimorik ez du behar hiru urtez. Gero, salmentak (berriztapenak barruan) bi urtez jarraian mila unitatera ez badira heltzen Idahoko Trafiko-Departamentuak ahitutzat eman eta desagerrarazi egiten du.

Boise, AEB.Bertako Cenarrusa Euskal Fundazioarentzat baliabideak biltzea helburu zuen Idahoko euskal matrikula ez da euskal gidarientzat gehiago aukeran izango uztailaren batetik aurrera. 2009an, Idahoko Trafiko-Departamenduak Zentruari eskaera-kopurua ez bazen handitzen matrikularen balizko desagertaratzearen berri eman zion.

Euskal matrikularen ereduak idahotar plakari euskal-amerikar komunitatearen ikur tradizionaletariko bat dakarkio: karrokanpo edo ardikarroa, Idahoko mendietan artzaintzan ibili ziren euskal emigrante askoren bizitoki izan zen egurrezko etxola gurbilpunaren irudia eta Estatu Batu Mendabaldeko euskal komunitateetan euskaldunentzat oso hurbilekoa izaten segitzen duen irudia.

Atzerago, urdin kolorean, estatuko basoak eta mendiak ikus daitezke. Goiko partean 'Idaho' hitza, beheko parteak 'Basque' legenda dakarren bitartean. Matrikula 2006 hasieran munduratu zen, orduko Dirk Kempthorne gobernadoreak bere bulegoan eginiko ekitaldi batetan ofizial egin zuenetik, Idahoko euskal komunitatearen ordezkaritza bat lagun, legea bultzatu zuen Carlos Bilbao hautetsia buru, tartean baita Estatuko idazkari ohi eta Cenarrusa Center-eko fundatzaile Pete Cenarrusa eta Ben Ysursa Estatuko Idazkaria ere.

Plaka eskatzen zuenak 35 dolar ordaindu behar zituen lehenengo urtean, eta ondokoetan 25, prezio hauek beti urteroko ibilgailuen erregistroari eta konderriak jarritako karguei eta matrikularen kontzeptuaren trukekoei itsasi edo gaineratuak. Cenarrusa Euskal Fundazioak 25 dolar eskuratzen zituen matrikula berri bakoitzeko eta beste 15 berriztapen bakoitzeko. Fundazioak diru hori Idahoko euskal kulturari laguntzeko programak finantziatzeko erabiltzen zuen beka komunitarioen bitartez. Beste proiektuen artean, honi esker Gooding-eko Euskal Etxeak euskal dantzen haur-taldearentzako jantziak jaso zituen eta Boiseko Anduiza frontoitik pilota eta pala partiduen zuzeneko erretransmisioa ere posible izan zen matrikulen salmentengatik eskuratutako diruei esker.

Matrikula berrien programek salmenta-kopuru minimo gabeko hiru urtetako sarrera-aldia dute. Gero, salmentak (berriztapenak barruan) bi urtez jarraian 1000 unitatera ez badira heltzen Idahoko Trafiko-Departamentuak matrikula desagerrarazi behar du, matrikula militarren programen kasuan izan ezik, hauei ez baitzaiei salmenta-kopuru minimorik eskatzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia