euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uztail bereziki hotzari aurre eginez, Argentinako nafar eta euskal etxeek Sanferminak ospatu zituzten

2010/07/27

Buenos Airesko Nafar Etxeko dantzariak 2010eko San Fermin jaian
Buenos Airesko Nafar Etxeko dantzariak 2010eko San Fermin jaian

PUBLIZITATEA

Beroak Euskal Herriko Iruñea gogor jotzen zuen bitartean, Buenos Aires probintzian eta hiriburuan hamarkadako tenperatura baxuenak pairatu zituzten euskal argentinarrek. Hala ere, hotza ez zen oztopo bihurtu eta nafar eta euskal etxeek San Fermineko egitarauak bete zituzten. Argentinako jai eguna aprobetxatuz --Independentziaren eguna ospatzen da uztailaren 9an Hego Amerikako herrialde honetan-- erakunde batzuek egun hori aukeratu zuten euren jaia gauzatzeko. Horien artean, Buenos Aires eta Mar del Platako Nafar Etxeak. Bi instituzio hauetako kideak lagunen arteko bazkariak antolatu zituzten eguerdi hotz batean. Arrecifestarrak, ordea, bezperan elkartu ziren. Euskal etxeko tabernan menu berezi bat dastatu ahal izan zen uztailaren 8ko gauean.

Buenos Aires, Argentina. Ordu bata aldera, Buenos Aires hiriburuko Moreno kalean dagoen Nafar Etxeko leihoak ireki ziren, bertako lehendakaria den Crisanto Ayans-ek hitz batzuk esan zitzan. Ayans-ek ongietorria eman zien kanpoan eta buruhandien artean zeuden etxeko kideei zein auzoko lagunei. 'Gora San Fermin!' oihu tradizionalaren ondoren, dantzariek txupinazoa bota zuten. Bien bitartean, balkoitik puxika zuri eta gorriak askatu zituzten.

2010eko San Fermin Jaia Buenos Airesko Nafar Etxean 2010 01

[Nafar Etxeko balkoitik Crisanto Ayans-ek ongietorria eman zion bildutako jendeari]

Kaleko ekintzak bukatutakoan, gonbidatu guztiak egoitzako lehenengo pisuko aretora igo ziren bazkaltzera. Etxeko dantzariek, jantzi tradizionalak soinean, euren dantzekin alaitu zuten bazkalostea.

2010eko San Fermin Jaia Buenos Airesko Nafar Etxean 2010 02

[Nafar Etxeko dantzariek dantza batzuk egin zituzten kalean, bazkaldu aurretik]

Argentinako gainerako etxe nafarrek bezala, Mar del Platako “Centro Navarro del Sud” etxeak ere bere jaia izan zuen. Kostaldeko herri honetako nafarrek ere uztailaren 9an ospatu zuten San Lorenzo Klubean bazkari batekin. Txupinazoa, dantzak, paella, kalimotxo eta txurroak izan ziren festaren protagonistak.

2010eko San Fermin Jaia Arreficesen 2010 03

[Arrecifestarrak euskal etxeko tabernan elkartu ziren Sanferminak ospatzeko]

Buenos Aires probintziako Arrecifesko euskal etxean argiak piztuta egon ziren ordu txikiak arte uztailaren 8an. Berrogeita hamar bat lagun bildu ziren tabernan eta beti bezala, elkarren arteko elkarrizketak berehala sortu ziren. Parranda ere ez zen faltatu 'Euskaldunak Denak Bat'-en. Kalejiraz, dantzaz, txalapartaren soinuaz eta janari goxo-goxoaz gozatu ahal izan ziren kide guztiak.

2010eko San Fermin jaia Arrecifesen 2010 04

[San Fermin jaiaren ikurra den zahatoa mahaiaz mahai ibili zen]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia