euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

UVBAk gonbidapena luzatu die artista plastikoei Kongresuko Liburutegiko Euskal Jardunaldietan lanak erakus ditzaten

2018/06/29

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatearen logotipoa
Buenos Airesko Euskal Unibertsitatearen logotipoa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Kongresu argentinarreko 7. Euskal Kultura Jardunaldiak irailaren 3tik 13ra izango dira aurten, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) elkarteak antolaturik. Hamar egunez euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekitaldi egingo dira Kongresuko Liburutegian, besteak beste zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak, batzuk aipatzearren.

Jardunaldiekin batera arte erakusketa bat ere egingo da eta antolatzaileen arteko Batzorde Akademikoak --Marite Echegoyen, Luis Luquez eta Txarito Naya kide-- deia luzatu die artista plastikoei euren lanak aukera hau baliatuz erakus ditzaten. Pinturak aurkeztu ahal izateko, eskaera bat bete behar da (universidadvascadebuenosaires@gmail.com helbidean eskatuz) eta Batzordeari behar bezala beteta itzuli.

Ohi bezala, Euskal Jardunaldiak Argentinako Kongresuko Liburutegian izango dira, Buenos Aires hiriburuan, Balvanera auzoko Alsina1835 helbidean. UVBA Facebooken dago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia