euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Utah eta AEBetako euskal komunitatea kolpatua Jean Gaztambide eta Madalena Zatika Sangronizen heriotzekin

2018/10/11

Jean Gaztambide eta Madalena (Zatika) Sangroniz
Jean Gaztambide eta Madalena (Zatika) Sangroniz

PUBLIZITATEA

Salt Lake City, AEB. Jean Gaztambide, 88, atzo hil zen Salt Lake Cityn, azken urteetan gainbeheran eta osasunez makal ibili ondoren, eta Madalena (Zatika) Sangroniz-ek, 93, joan den irailaren 27an utzi gintuen. Biak Salt Lake Cityko euskal komunitateko zutarrietakoak ziren, Jean bere emazte Mary Gaztambide NABOko lehendakari ohiarekin batera eta Madalena iaz zendu zen bere senar Jaime Sangronizekin. Gure doluminak bi familiei, eta Utahko Euskal Etxea den familiari, NABO eta Diasporako munduari orokorrean.

Jean Gaztambide arnegitarra zen sortzez eta gazte zela etorri zen Estatu Batuetara eta Salt Lake City bilakatu zuen bere etxe berria, Nevadan jaiotako Mary (Urresti) Gaztambide euskal-amerikarrarekin ezkonduz eta euskal-amerikar familia aktibo bat sortuz. Sangroniz familiarekin batera Basque Club of Utah birsortu eta bertako zutabe bilakatu ziren eurak eta euren seme-alaba eta bilobak, Utah'ko Triskalariak dantza taldeko sortzaile eta gidari, musikariak eta dantzariak izan baitira eta segitzen baitute izaten bi familietako ondorengoek.

Jean eta Madalena Utahko Euskal Etxean belaunaldi horretakoak bizirik eta partaide segitzen zuten azkeneko Euskal Herriko euskaldunak ziren, Jean arnegitarra (Nafarroa Beherea), eta Madalena gernikarra (Bizkaia).

Datozen egunetan emango dugu argitara Jean-en heriotz-oharra eta elizkizunen berri Oroimenean gure sailean.

Irail azkenean argitara eman genuen Madalena (Zatika) Sangroniz gernikarraren heriotz-oharra, hemen.

Lerro hauetatik, besarkada bero-bero bat Mary Gaztambideri eta Dan, Marc, Denise eta familia osoari; eta NABO eta AEBetako euskal gizatalde osoari.

GB



Komentarioak

  • Jean eta Madalena

    G.B. Adiorik ez. Utahko Euskal Etxeari goraintziak eta besarkada bero bat

    Euskal Kultur Etxea. María Elena Etcheverry de Irujo Ollo (Buenos Aires, Argentina), 2018/10/11 13:28

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia