euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

USAC eta Felix Menchacatorre ohoratu dituzte Washingtonen, Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan

2009/05/05

Nevadako kongresukide demokrata Dina Titus, USAC eta Felix Menchacatorre laudatu eta ohoratu zituen mintzaldian
Nevadako kongresukide demokrata Dina Titus, USAC eta Felix Menchacatorre laudatu eta ohoratu zituen mintzaldian

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako Kongresuko kide bakoitza urtean behin minutu batez igo daiteke tribunara eta berak erabakitzen duen ekimena edo gaia haintzakotzat hartuz Ganberaren aurrean azaldu. Dina Titus Nevadako ordezkari demokratak hala egin berri du eta Estatu Batuetatik mundu osora ikasketak zabaltzera ikasleak bidaltzen dituen Renoko USAC Partzuergoaren lana goraipatu du, oroitzapen berezia eskainiz joan den udan tupustean hil zen Felix Menchacatorreri. 'Gure bihotzean zaude, Felix', esan zuen gaztelaniaz, USACeko Bilboko arduradun zen irakasle getxoztarra modu hunkigarrian gogoratuz. [hitzaldiaren transkripzioa eta bideoa]

Reno, AEB. Euskal jatorriko ikasle estatubatuarrak Oñatira joateko programa txikitxo bat izatetik, nazioarteko oihartzun zabaleko egitura handi bat izatera pasatu da egun USAC (University Studies Abroad Consortium) dena. Carmelo Urzaren gidaritzapean, Estatu Batuetako 33 unibertsitate biltzen dituen programa bat da eta hogeita bost urtetik gora daramatza zerbitzu arrakastatsuan. Gaur egun USACek munduko 25 estatutara bidaltzen ditu ikasleak, 39 programatan banaturik.

Bulego Nagusiak eta Partzuergoko langileak gogor saiatzen dira ahaleginak uztartzen herrialde bakoitzeko toki zuzendari eta arduradunekin bertara doazen ikasleek tratu pertsonala eta formakuntza ahalik eta aberasgarriena har dezaten. Urtero urtero 2.500 bat dira USACek munduratzen dituen ikasleak.


Dina Titus, bere senar Tom Wright-ekin batera, partaide izan da USAC programa hauetako zenbaitetan irakasle bisitari gisa. Aldi berean sustengatzaile handia izan da 'Center for Basque Studies' (lehen Basque Studies Center zuen izanea) delakoarentzat ere Nevadako estatu-erakundeetan.

Kongresuko tarte osoa, hitzen transkripzioa eta bideoa ikusteko,  klik egin hemen.

Lotura interesgarriak

Felix Menchacatorreren heriotzaren berria
EuskalKultura.com-en (euskaraz)
EuskalKultura.com-en (Gaztelaniaz)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia