euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko San Jose herriko 'San Joseko Euskaldunak Taldea' EEa egoitza propio lortzekotan da

2017/02/09

San Joseko Euskaldunak Taldearen egoitza laster izango den lokala
San Joseko Euskaldunak Taldearen egoitza laster izango den lokala

PUBLIZITATEA

Euskal Etxeak eskatutako dokumentazioa aurkeztu bezain laster, Udalak komodatoa utziko dio tokia instituzioari. Lokala, Euskal Etxeak garatzen dituen aktibitateetarako egokia da eta bigarren hezkuntzako ikastetxe baten inguruan dago kokatuta. “Hori ere baliatuko dugu jende berria erakartzeko”, adierazi dio ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’ko erreferente Angel Cametok EuskalKultura.com-i.

San Jose, Uruguai. 2010ean Eusko Jaurlaritzaren ofizialtasuna jasotako ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’k behin baino gehiagotan aldatu behar izan du egoitzaz azken urteotan. 2017 honetan, ordea, egoera hori konpontzekotan da, Euskal Etxeak leku bat jasoko baitu udaletxeak emana bilerak eta aktibitateak –tartean euskara eta dantza klaseak– egin ahal izan ditzan.

Massini kalean dago lokala, Mallada errekako parkean, eta baldintza onean eta sartzeko prest jasoko du instituzioak komodatoa sinatu bezain laster. “Konponketa lanak egin behar dira, tartean pintura eta irekidurak ixtea, baina udala arduratuko da horretaz. Lokalaren neurriak egokiak dira guk behar dugunerako: Euskal Etxearen egoitza izango da eta bertan bilduko gara, baina bide batez euskal kulturaren erreferentzia gunea ere izango da. Herriko auzo batean dago kokatuta, ikastetxe batetik hurbil, eta gure asmoa da ikastetxeko komunitatearekin harremanak sortzea”, azaldu dio Angel Cametok gure buletinari.

Sinaduraren data oraindik baieztatu ez bada ere, Cametok iragarri digu laster gauzatuko dutela, “dena bideratuta baitago; etxea jasotakoan, ziur aski inaugurazio jaia egingo dugu hain momentu berezia ospatzeko”, jakinarazi digu ‘San Joseko Euskaldunen Taldea’ Euskal Etxeko erreferenteak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia