euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko neska-mutilek Eguzkilorearen elezaharraren inguruko ekintzak egin dituzte FIVUren 2018ko Udalekuan

2018/10/26

Uruguaiko FIVUren 2018ko Udalekuko partaideen talde-argazkia
Uruguaiko FIVUren 2018ko Udalekuko partaideen talde-argazkia

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioak bultzatutako ekitaldia urriaren 12 eta 14 bitartean egin zen, Canelones departamentuko La Tuna hondartzan, Villa Bautistan. San Joseko Euskaldunen Taldea eta Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeetako 5 eta 17 urte arteko 30 neska-mutilek mota askotako aktibitateetan hartu zuten parte, tartean euskara klaseetan, Martin Zabalza eta Andrea Bella irakasleekin; eta musika eta dantza tailerretan, Eusko Indarra taldea eta Mariel Fernandez monitorearekin.

Eguzkilorearen elezaharra ardatz harturik, eskulanak, gau ekintzak eta kirolak egin zituzten gaztetxoek, euskal mitologia pasarteak gogoan. Aktibitate hauek garatzeko, Haize Hegoa Euskal Etxeko gazteen partaidetza bildu zuten.

Igandean, ‘agur’ esateko momentuan, hondartzara batu ziren partaideak eta 2019ko Udalekuan berriro elkartzeko nahikeriari kantatu zioten.

Udalekuko argazki gehiago hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia