euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko Minas hiriak ‘Otegui’ Zubiaren 90. urteurrena ospatu du, FIVU eta Haize Hegoako dantzariak lagun

2017/10/02

FIVU eta Haize Hegoa 'Otegui' Zubiaren 90. urteurren ekitaldian
FIVU eta Haize Hegoa 'Otegui' Zubiaren 90. urteurren ekitaldian

‘Otegui’ zubiak Lavalleja departamentua zeharkatzen duen San Francisco errekaren bi ertzak lotzen ditu, Minas hiriaren sarreran. Zubia eraikiarazi zuen euskal jatorrizko Otegui familiari omenaldia egite aldera, Zubiaren inaugurazioaren 90. Urteurrenean, euskal gizataldea gonbidatu zuten Lavallejako Udalak, bertako Kultur Etxeak eta Otegui sendiaren ondorengoek berek, urtemuga ospatzeko.

PUBLIZITATEA

Minas, Uruguai. Uruguaiko Independentziaren egunaren baitan, beste urteurren bat ospatu dute aurten Lavalleja departamentuko Minas-en: hiriko ikur bat den ‘Otegui’ Zubiaren 90. Urtemuga. 

Zubiaren historiaren laburpena eginez, Haize Hegoa Euskal Etxetik EuskalKultura.com-i azaldu zaionez, “Agustina Arostegui eta Juan Manuel Otegui senar-emazteek sortutako familiak eraikiarazi zuen zubia. Dakigunearen arabera, Agustinaren gurasoek --Irungo José Antonio de Arostegui eta Ignacia Bengochea-- 1840.ean I. Gerra Karlistatik ihes egin zuten eta Llavallejan kokatu ziren. Juan Manuel Otegui, berriz, Amasako otegitarren etxekoa zen eta 1865ean iritsi zen. Bikotea ezkondu eta San Francisco errekaren ertzeko zelai batean kokatu ziren euren familia hazteko. Baina arazo bat zuten: errekak gainezka egiten zuenean ezin ziren herrira iritsi, eta hori dela eta zubia eraikitzea erabaki zuten”.

Bi saiakera egin ostean –bietan eraikitakoa erori egin zen uholdeen ondorioz–, Dickeroff eta Widmann konpainiaren esku jarri zuten proiektua eta haiek egin zuten zubia, gaur egun ezagutzen dugun bezala. “Zubia egitearen kostua Oteguitarrek hartu zuten beren gain haiek eta udalari eman zioten jabegoan, hiriak emandako abegikortasuna eskertzeko”, azaltzen dute euskal etxetik.

Uruguaiko Independentziaren Egunarekin --abuztuaren 25a-- batera zubiaren 90. urteurrena ospatzeko, kultur ekitaldi bat egin zuten Lavallejako Kultur Etxeak eta Udalak, Otegui familiaren ondorengoak lagun. Euskal komunitatearen presentzia ere nahi izan zuten eta, FIVUko agintariak bertaratu ziren ekitaldira eta Mariel Fernandez Artasanchezek zuzentzen duen Eusko Indarra dantza taldeak euskal dantzez edertu zuen zeremonia,


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia