euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko hogei ikasle euskara hutsean bizi izan dira hiru egunez, bigarrenez antolatutako Euskarazko Asteburupasan

2016/10/11

2. Euskal Asteburupasa egin zuen ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak
2. Euskal Asteburupasa egin zuen ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak

PUBLIZITATEA

Jarduerak iaz lortu zuen arrakastak butzaturik, aurten berriz ere antolatu eta euskara ikasleentzako bigarren Euskal Asteburupasa egin du berriz ere ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak. Ekitaldia Santa Lucia del Esteko hondartzan izan zen eta hiru egunetan zehar euskaraz bizitzeko aukera izan zuten FIVU Uruguaiko Euskal Elkarteen Federazioko irakasleek, hogei ikaslek eta lau txikik.

Montevideo, Uruguai. Irailaren 23tik 25era egin zen Santa Lucia del Esteko hondartzan ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldearen bigarren Asteburupasa. Euskaran murgilduta bizitzeko helburua duen proposamenak San Joseko eta Montevideoko ikasleak bildu zituen eta taldeak jarduera lekura iristearekin hasi zen ostiral goizean.

Ekintzaren bultzatzaile nagusia den Andrea Bella irakasleak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “sanjosetarrak izan ziren kanpinera iritsi ziren lehenak eta berehala zintzilikatu zituzten Uruguaiko bandera eta ikurrina. Behin guztiok bilduta, txabolak banatu genituen eta bazkaldu bitartean geure burua aurkeztu genuen. Opari gisa zapi eta niki bana eskuratu genizkien Martin Zabalza beste irakasleak eta biok ikasleei eta eguneroko gauzekin laguntza txiki bat emateko, euskarazko hiztegia eta esamoldeak zeramatzaten orriak eskegi genituen topaguneko hormetan”.

Programak markatutako ildotik, mota askotako ekintzak egin zituzten elkarrekin euskaraz ikasle eta irakasleek: eskulanak, musika eta gastronomia tailerrak; eguneroko otorduak prestatu eta partekatu, eta hainbat paseo eta hitzaldi konpartitu zituzten.

Andrea Bellak dioskunez, “poz-pozik" daude, antolatzaile zein partaide gisa, "helburu guztiak bete baititugu. Ikasleek balantze ona egin zuten eta horrek animatzen gaitu gure Asteburupasa ekitaldiarekin jarraitzeko. Izan ere, laster bilduko gara gainerako irakasleekin datorren urtekoari begira gauza berriak prestatzen hasteko”.

-Asteburuko argazki gehiago Uruguaiko Azken Berriak blogean.


Argazki galeria



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia