euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak I. Euskal Asteburupasa egin zuen Santa Lucia del Esteko hondartzan

2015/12/29

Uruguaiko Euskara Ikasleek Uruguaiko bandera eta ikurrina jarro zituzten udalekura iritsi bezain laster
Uruguaiko Euskara Ikasleek Uruguaiko bandera eta ikurrina jarro zituzten udalekura iritsi bezain laster

PUBLIZITATEA

Helduentzako "udaleku labur moduko bat" antolatu dute abenduan Uruguaiko FIVUko hiru euskara iraskaslek --Andrea Bella, Maria Laura Moreno Sasiain eta Martin Zabalzak-- euren euskara ikasleak bildu eta asteburu osoan euskaraz bizitzeko. Esperientziaren balantze paregabea egin dute eta errepikatu eta urtero bederen antolatzeko asmoa adierazi diote EuskalKultura.com-i.

Montevideo, Uruguai. Montevideo eta San Jose hirietako euskara ikasleak ez ohiko ekitaldi batean bildu ziren abenduaren 5 eta 6an, Andrea Bella, Maria Laura Moreno Sasiain eta Martin Zabalza FIVUko irakasleek antolatuta. ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldearen 'Euskal Asteburupasa' Canelones departamenduko Santa Lucia del Esten egin da, bertako udaleku batean, eta bi egunetan zehar hamaika ekintzatan hartu dute parte euskara zaleek, hizkuntza praktikatzeko helburu argiarekin.

“Uruguain urtero egiten da Udaleku, FIVUren esku eta umeei zuzenduta” azaldu dio Andrea Bellak buletin honi, “horregatik bururatu zitzaigun antolatzea hau bezalako proposamen bat baina ikasle helduentzat, horrela sortu zen Euskal Asteburupasa egiteko ideia”, esan digu.

Ekimenaren balantzea “oso baikorra” dela adierazi digute hiru antolatzaileek. Euren esanetan, “lekua, ekintzak, integrazioa eta antolakuntza oso ondo baloratu dituzte bertaratu zirenek. Programa bat prestatu eta osorik bete ahal izan genuen, beraz dena oso ondo”. Emaitzak ikusita, urtero errepikatzeko xedea dute uruguaitarrek. “Agian udaberrian egingo dugu hurrengoa; eta egun bat gehiago luzatuko, partaideek hori eskatu dutelako”, azaldu digu Bellak.

Asteburuaz edota ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeari buruzko informazio gehiago, Andrea Bellak kudeatzen duen Uruguaiko Azken Berriak izeneko blogean irakur daiteke.


Argazki galeria



Komentarioak

  • Zorionak lagunok!!!!

    Andrea, Martin eta Laura zorionak benetan, besarkada handi bero bat Brasildik.
    Oskar eta Karol

    Oskar de Goitia-Durana (São Paulo - Brasil), 2015/12/29 12:36

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia