euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteurren afaria eta Arte Tailerraren erakusketa urte azkeneko ekitaldien artean Saltoko (Uruguai) EEan

2011/12/12

Immigrantearen Eguneko jaian parte hartu zuten Saltoko Euskal Etxeko kide batzuk (argazkia Saltoko Euskaldunen Taldea)
Immigrantearen Eguneko jaian parte hartu zuten Saltoko Euskal Etxeko kide batzuk (argazkia Saltoko Euskaldunen Taldea)

PUBLIZITATEA

Saltoko euskal etxe uruguaitarrak ekimenez beteriko 2011 urteari agur esan dio abendu honen lehenengo larunbatean, afari batekin. Elkarteak bere sorreraren 19. urteurrena ospatu du aurten eta bizi bizi dirau, azken hilabeteetan egin dituen ekimen andana ikusirik: berriki, arte tailerreko ikasturte bukaera ospatu zuten, erakusketa eginez, Immigrantearen jaian parte hartu berri dute eta azaroaren erdialdera egin zen Euskal Gaua arrakasta itzela izan da aurten ere. Ekimen horien guztien berri ematen du elkarteak bere blogean; bertatik bildu ditugu argazki hauek.

Salto, Uruguai. Saltoko Euskaldunen Taldea euskal elkarteak urteari agur esan dio dagoeneko, euskal etxeko kideak eta lagunak bildu zituen afari batekin. Elkarteak 19. urteurrena bete du aurten eta sasoiko dabil, azkenaldian egin dituen ekimenen arabera. Gainera internet bidez bazkide eta lagunek ekimen horien berri jasotzen dute, elkartearen blogak --Vascos en Salto/Saltoko Euskaldunen Taldea-- informazioa maiz eguneratzen duelako. 

Blogean ikus daitezke, adibidez, iragan astean elkarteak egin zuen arte erakusketaren argazkiak. Euskal Etxearen arte lantegiak ikasturtea bukatu du eta Maria Angela Juanenaren ikasleek euren lanaren emaitza erakutsi zuten bertan. Ikasleak Rosaria Brancato, Luis Alberto Gonzales, Melania Passarini, Lorena Sepulveda, Jaqueline Igari, Annette Anllelini, Ana Maria eta Cristina Juanena, Diego Borges eta Bethania Silva izan dira.

Salto Muestra Arte 2011

[Arte erakusketan parte hartu zuten ikasleak (argazkia SET)]

Elkarteak azken asteetan egin duen beste ekimen bat, urtero legez, Saltoko Immigrantearen Egunean parte hartzea izan da. Azaroaren bukaera aldera ospatu zen jaia eta euskal etxeko dantzariek erakustaldi  batekin parte hartu zuten. Concordiako Euskal Etxeko lagun batzuk ere bildu ziren jaira, Saltoko euskaldunekin batera giroaz gozatzeko prest. Jai honen baitan egin zen omenaldian elkarteak agur esan zion aurten Salton euskera irakasle aritu den Aitziber Aranari. Irakaslea Victorian ariko da urtarriletik aurrera.

Salto Aitziber Arana 2011

[Aitziber Arana, elkarteko euskara irakaslea, oparia jasotzen Saltoko Euskal Etxeak egin zion omenaldian (argazkia SET)]

Salto Noche Vasca 2011

[Euskal etxeko gazte batzuk kantari Euskal Gauan (argazkia SET)]

Aipatzekoa da ere elkarteak azaro erdialdera ospatu zuen Euskal Gaua. Aurten ere giro bikaina izan zen euskal elkartean eta gazte zein helduek gogotsu parte hartu zuten, kantuan eta dantzan.

-Saltoko Euskaldunen Taldearen bloga, hemen
-Saltoko Euskal Etxearen Facebook orria, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia