euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtebeteko programa Arrecifesen Eusko Kultur Etxea eta Lucio Echaniz Liburutegiaren 25. urteurrena ospatzeko

2015/09/30

Arrecifesko EKE eta Lucio Echaniz Liburutegiaren 25. urteurren urte osoko ospakizun programa joan den larunbatean hasi zen
Arrecifesko EKE eta Lucio Echaniz Liburutegiaren 25. urteurren urte osoko ospakizun programa joan den larunbatean hasi zen

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean --irailaren 26an-- jarri du abian Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeak bere baitango Eusko Kultura Etxea eta Lucio Echaniz Liburutegiaren 25. urtebetetzea ospatzeko egitaraua. Programa urte osoan zehar luzatuko da eta 2016ko irailean bukatuko da, erakundeen 25. urteurren egunean gauzatuko den ekintza berezi batekin. 

Arrecifes, Argentina. Ekintzen zerrenda oparoa ari da antolatzen Euskaldunak Denak Bat euskal etxea elkartearen parte diren Eusko Kultur Etxea eta Lucio Echaniz liburutegiaren urtemuga ospatze aldera. Ekintzak joan den larunbatean hasi ziren eta urtebete osoan joango dira garatzen 2016ko irailaren ­28an bi erakundeek euren 25. urtebetetzea bete arte.

Joan den larunbateko ekitaldiari dagokionez, iluntzeko 8etan hasi zen euskal etxeko Gure Elkargunea izeneko aretoan, Iruki Alaiak abesbatzaren emanaldiarekin. Maria Auil-en zuzendaritzapean, "Canción de cuna costera", "Agur Jaunak"  eta "Fuego en Animaná" –azken hau Maral taldeko perkusionista den Christian Rodriguezek lagunduta– abestu zituen koru berrituak.

Horren ostean, Mikel Ezkerro irakasleak ‘Euskal erroen bila’ izenburuko hitzaldia eskaini zien bildutako lagunei. Berbaldiaren baitan, Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen sortzaileez, bereziki Lucio Echaniz-ez, mintzatu zen irakaslea. Euskal etxearen historian ere sakondu zuen Ezkerrok eta euskaldunen balioak goraipatu zituen publikoa hunkitu arte.

Ekintzari amaiera emateko, hirurogei bat lagunek afaria partekatu zuten. Afalostean, abestera eta dantzatzera ere animatu ziren bildutakoak.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia