euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtebete Obama presidente: solasean New Yorken Emilia Doyaga, Itziar Albisu eta Ray Yturrasperekin

2009/11/26

Raymond Yturraspe, Itziar Albisu eta Emilia Doyaga New Yorkeko Eusko Etxea-ko atean (argazkia Núria Ferragutcasas)
Raymond Yturraspe, Itziar Albisu eta Emilia Doyaga New Yorkeko Eusko Etxea-ko atean (argazkia Núria Ferragutcasas)

PUBLIZITATEA

Deia egunkari bizkaitarrak elkarrizketa emana du argitara duela gutxi, New Yorkeko euskal gizataldeko kide ezagunak diren hiru euskal-amerikarrekin. Nork, Etxeorratzen Hiriko euskaldunen artean ez ditu-eta ezagutzen Emilia Doyaga, Itziar Albisu eta Ray Yturraspe? Esan dezagun, dena den, Emilia Doyaga Brooklynen jaiotako unibertsitate-irakasle erretiratua dela, ama bakiotarra eta aita berriztarra. Itziar Albisu, berriz, donostiarra da, aspaldi newyorkeratua, eta bertakoak ditu seme-alaba nerabeak, egun NYeko Eusko Etxeko lehendakari delarik; Ray Yturraspe, azkenik, Manhattanen jaio zen, gurasoak mundakarrak. Deiako Nuria Ferragutcasas kazetaria eurekin mintzo da euskal etxe newyorktarrean, Barack Obamak agintean 12 hilabete bete behar dituela-eta.

New York, Estatu Batuak. "Raymond Yturraspe pazientziaz ari da itxaroten New Yorkeko Eusko Etxea-ko ate aurrean. Gaur hasi behar dute euskara klaseek. "Emakumeak berandu dabiltza beti... minutu batzuk gehiago itxarongo dut", dio. Oso gutxira heltzen da Emilia Doyaga, SBSA edo Society of Basque Studies in America (Estatu Batuetako Euskal Ikasketen Elkartea) delako erakundeko lehendakaria. Raymond eta Emilia euskaldunen seme-alabak dira eta euskara ikasi [hobetu] nahi dute. Itziarrek lagunduko diela esan die baina, klasea hasi aurretik galdera luzatzen die: Axola al dizue Obama presidenteari buruz minutu batzutan jarduten badugu?"

Honela hasten da Deiak (eta Noticias taldeko egunkariek) bere orrialdeetan argitara emandako elkarrizketa. Osorik irakurri nahi baduzu, hemen topa dezakezu Deiako jatorrizko bertsioa.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia