euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtarrilean jaio den Maialen tipiaren argazkiak bidali dizkigute Buenos Airestik bere gurasoen lagunek

2009/01/30

Maialen tipia txintxo-txintxo lo kuluxka egiten
Maialen tipia txintxo-txintxo lo kuluxka egiten

PUBLIZITATEA

Bere gurasoak pertsona ezagunak dira Argentinako euskalgintzan. Ama, Marina Aranguren, euskal argentinarra da eta heldua izanik ikasi eta hobetu du bere euskara. Gaur egun euskara irakaslea da Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean. Aita, berriz, Aitor Alava du, duela bost bat urte Buenos Airesen bizi den Zuhatzako (Araba) euskalduna eta euskal dantza irakasle ari dena Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxetan. Horiek gurasoak. Alaba, berriz, Maialen tipia, urtarril honen 10ean jaio zen Buenos Airesen, lagun andanaz inguratuta. Ongi etorri, Maialeni, eta zorionak aita-ama-alaba eta ingurukoei.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko udako beroek kulunkaturik, Maialen Alava Aranguren urtarril honen 10ean jaio da hiriburu argentinarrean, arratsaldeko 8:46etan, zesareaz, ia 24 orduko erditzealdiaren ondotik. Marina Aranguren eta Aitor Alavaren lehenengo haurra da. Jaiotzeko unean 3,460 kilo pisatu zituen eta 49 cm-ko luzeraz munduratu zen. Aitaren esanetan, aho-kordak ere sendoak atera ditu, "tira, ez, ez, txantxa guztiak kanpo, oso ondo dena" adierazten zuen Maialen sortu eta biharamunean.

Maialen Alava Aranguren 002

[Maialen tipia bere aitaren besoetan]

Maialen Alava Aranguren 001

[Alava Aita-alabak elkarri so]

Eguraldiarenaz gain, lagun andana baten berotasunak inguratuta munduratu da Maialen tipia, aitaren zein amaren aldetik lagun eta 'izeba-osaba' asko baititu han-hemenka, Argentinan zein Euskal Herrian barreiaturik. Euretako batzuk helarazi dizkigute artikulutxo honekin batera argitaratzen ditugun argazkiak.

Etxean da hiruko familia berria, egoera berrira egokitzen eta hiruak, bakoitza bere airera, ikasten. Ongi etorri, beraz, Maialen tipiari, ea zorionak Maialen, Marina eta Aitorri.

Lotura interesgarriak

Ezker Airian, Aitor Alavaren bloga
http://dantza.blogspot.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia