euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak Pariseko Euskal Etxeko Gernika abesbatza errezibitu du Gasteizen (bideoa)

2014/06/02

Pariseko Gernika abesbatza emanaldi batean Hendaian (argazkia Gernika.fr)
Pariseko Gernika abesbatza emanaldi batean Hendaian (argazkia Gernika.fr)

PUBLIZITATEA

Harrera-ekitaldia eskaini dio Urkullu lehendakariak Gasteizko Lehendakaritzan, Pariseko Euskal Etxearen baitan lan egiten duen Gernika abesbatzari. Gasteizko Gurasoak-San Viator koraleko euren anfitrionak lagun, kantari euskal-paristarrak pozik agurtu dute Urkullu eta honek ongi etorria eta eskerrak eman dizkie musika medio egiten duten ekarpen garrantzitsuagatik. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejok ere hartu du parte ekitaldian.

Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakariak joan den ostiralean errezibitu ditu Gasteizko Lehendakaritzan hiriburu frantseseko Gernika abesbatzako kideak eta hauen anfitrioi den San Viator talde gasteiztarreko arduradunak.

Jaurlaritzako Irekiaren bideoak harrera-ekitaldia erakusten du eta eta Lehendakariaren harrera, haren ongi-etorri eta esker-emate hitzen baitan.

Lehendakariaren ondotik abesbatza paristarrak ere hitza hartu du eskerrik emateko eta azaldu du korala 1932an sortu zela Pariseko Euskal Etxean eta 1937an, Gernikako sarraskiaren ostean Gernika izena hartzea erabaki zutela.

Ekitaldia, eta bideoa, partaide guztiak Agur Jaunak kantatzen bukatzen da.

-Pariseko Gernika abesbatza: www.gernika.fr
-Gasteizko Gurasoak-San Viator: www.coralgurasoak-sanviator.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia