euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu Lehendakariak Mar del Platako 2018ko Euskal Argentinar Aste Nazionalean parte hartuko duela baieztatu du

2018/05/09

Gorka Alvarez eta Sara Pagola Denak Bat Euskal Etxeko lagunekin bilduta
Gorka Alvarez eta Sara Pagola Denak Bat Euskal Etxeko lagunekin bilduta

PUBLIZITATEA

Argentinara lehendakari legez egingo duen lehenengo bisita ofiziala izango du Iñigo Urkulluk. Euskal Aste Nazionaleko programan parte hartzeaz gain, elkarretaratzearen baitan antolatuko den Latinamerikako Euskal Gizataldeen Kongresuarteko Bileran ere izango da Lehendakaria. Argentinako Euskal Aste Nazionala urriaren 29tik azaroaren 4ra arte izango da aurten.

Mar del Plata, Argentina. 75 urte beteko ditu uztailean Denak Bat Euskal Etxeak eta euskal argentinar gizataldearen urteroko jai handiena antolatzen ospatuko du. Eta Euskal Aste Nazionalaren egoitza izatea ohore txikia balitz, Iñigo Urkullu Lehendakariaren bisita ere jasoko dute mardelplatatarrek.

Denak Bateko presidente Asier Iriberrik EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “martxoan ni neu bertaratu nintzen Gasteizera, Lehendakaritzara, Iñigo Urkullurentzako Euskal Asterako gonbitea eramatera. Eta joan den astean Gorka Alvarezek eta Sara Pagolak ekarri ziguten baiezko erantzuna, etorriko dela Mar del Platara”.

Bidaia hau Urkullu Lehendakariak Argentinara egingo duen lehenengo bisita ofiziala izango da 2012an kargua hartu zuenetik. Eta Euskal Aste Nazionalaren baitan, Latinamerikako euskal etxeen ordezkariak bilduz, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrari begira Jaurlaritza bera prestatzen ari den Euskal Gizataldeen Kongresuarteko bileran ere hartuko du parte Urkulluk.

Gogora dezagun Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionala Mar del Plata hirian izango dela, Buenos Aires hiriburutik 400 kilometrora. Urtero bezala, astebete luzatuko da ekitaldia, aurten urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean; ekintza nagusiak, hala ere, asteburu aldera bilduko dira, ordezkaritza gehienak iristen direnean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia