euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakaria euskal enpresa eta gizataldeekin elkartu da Kolonbiara egiten ari den bidaiaren baitan (bideoa)

2017/06/01

Lehendakariak atzo izan zituen elkarretaratzeetako bat, Unibertsitatean, Bakea eta Giza Eskubideak aipagai (arg. Irekia)
Lehendakariak atzo izan zituen elkarretaratzeetako bat, Unibertsitatean, Bakea eta Giza Eskubideak aipagai (arg. Irekia)

PUBLIZITATEA

Asteartean, bidaiako lehenengo egunaren iluntzean egin du elkarretaratzea eta Bogotako hotel batean eskaini die harrera-ekitaldia Kolonbian ari diren euskal enpresei eta bertako euskal gizataldeari. Kolonbia barruan hartzen duen Euskadiren Ordezkaritzako buru den Rafael Kutz donostiarra eta Euskaditik etorritako espedizioa lagun, jende multzo polita bildu zen aukeraz baliatuta. Lehendakariak, bestalde, , Gernika plaza ere bisitatu du, Bogotako Euskal Etxearen ondoan, bertan dauden Picassoren obraren replika eta Xabier Santxotena artista arizkundarraren eskultura ere.

Bogotá, Kolonbia. Kanpora irteten denean egiteko duen ohiturari jarraiki, Urkullu lehendakaria bertako euskal gizataldearekin bildu da Kolonbiara egiten ari den bidaiaren programa barruan. Joan den asteartean izan zen, eta herrialde honetan lanean ari diren euskal enpresekin eta bertako euskal gizataldeetako ordezkari eta kideekin bildu zen Bogotako NH Royal Metrotel delakoan. Gogoratu behar da --eta hala egin zuen Urkulluk bere hitzaldian, ikus bideoa-- euskal presentzia eta eragin historikoa handia izan dela bertan hiru direla Kolonbian ofizialduta dauden euskal etxeak, Bogotan bertan bat, eta beste bi Antioquia departamentuan, Medellinen eta Caldasen.

Urkulluk agenda betea darama Kolonbian, gehienbat helburu ekonomiko eta enpresarialekin, baina lekua eginik baita ere euskal gizataldeen eta Bakea eta Giza Eskubideen alorrei. Zenbait enpresetako arduradunekin batera, lehehendakariarekin dira bidaia honetan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiuretarako sailburua; Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Javier Zarraonandia Zuloaga Industria sailburuordea; Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko zuzendaria, Alejandro López Cárcamo Industria Garatzeko zuzendaria; eta Leyre Madariaga, Kanpo Harremenetarako zuzendaria; Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkari Rafael Kutzekin batera. Gogoratu behar da, Ordezkaritza horrek Txilen duela egoitza nagusia, eta Bogotan bulegoa eta egoitza ere baduela.

Hona harrera-ekitaldiko berri, eta bertan Iñigo Urkulluk elebidun eman zuen hitzaldia (irudia Irekia):



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia