euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Universo Poesía' liburua aurkeztuko dute San Miguelen, Askatasunaren Bidea EEko euskara ikasleen poemak barne

2018/10/10

"Universo Poesía" liburuaren aurkezpena urriaren 12an izango da
"Universo Poesía" liburuaren aurkezpena urriaren 12an izango da

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Liburua ostiral honetan aurkeztuko da Buenos Aires probintziako herri honetako Domingo Faustino Sarmiento Udal Herri Liburutegian. Proiektu handiago baten barruan dago kokatuta, Liburutegiak, Gral. Sarmiento Unibertsitateak eta “La Cuentera” GKEak elkarrekin daramaten ‘Irakurle Komunitatea' (Comunidad de Lectores) proiektua, eta honen xedeekin bat, Liburutegiko irakurleen eta Liburutegiarekin harremanetan dauden erakundeen testuak biltzen ditu, tartean, Askatasunaren Bidea Elkartekoenak.

Euskal atalari dagokionez, urtean zehar liburutegia eskolagune daukaten Askatasunaren Bide-ko ikasle aurreratuen partaidetza bildu du, Martin Colombet irakaslearen lagun, eta testuak ‘haiku’ moduko euskarazko poema laburrak dira, liburuan elebitara argitara emanak.

'Universo Poesía'ren aurkezpena datorren ostiralean egingo da eta bertan poema egileek euren olerkietako batzuk irakurriko dituzte euskaraz eta gaztelaniaz. Aurkezpena urriaren 12an, beraz, arratsaldeko 6etan, Sarmiento Liburutegian, Sarmiento kaleko 1503. zenbakian, San Miguelen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia