euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Batzarrak aho batez hautatua, Unai Sanchez-ek hartu du Murtziako Euskal Etxeko lehendakaritza

2009/07/10

Unai Sanchez presidente berria San Sebastian eguneko ospakizunean
Unai Sanchez presidente berria San Sebastian eguneko ospakizunean

PUBLIZITATEA

Euskal Etxeak egindako azken ohiko batzar orokorrean zuzendaritza talde berria hautatu zen aho batez. Lehendakari berria Unai Sánchez da eta berarekin dauzka batzordekide: lehendakariorde, Arantzazu Chacón; Pantxo Valverde, diruzaina; Lola Pastor, idazkaria; eta Virginia Sánchez eta Joseba Sánchez batzordekide bezala. Zuzendaritza berriak Euskal Etxeko ekintzak ugaritu nahi ditu. Aldaketak uda ondorik espero daitezke, ikasturte berriari begira.

Murtzia, Espainia. Murtziako Euskal Etxeak egindako azken batzarrean Zuzendaritza talde berria hautatu zen. Unai Sánchez da lehendakari berria, Antonio Imizcoz ordezkatuz. Berarekin batera aukeratutako taldea, honakoa: presidenteorde, Arantzazu Chacón; Pantxo Valverde, diruzaina; Lola Pastor, idazkaria; eta Virginia Sánchez eta Joseba Sánchez batzordekide. Lehendakari berriak ekintza gehiago antolatu nahi ditu Euskal Etxean eta dagoeneko irailerako lanean ari dira.

Murtziako Euskal Etxea 60 bat kidek osatzen dute egun eta euskarako ikastaroez gain, hilabetero zenbait bazkari eta afari antolatzen ditu. Unai Sánchezentzat beharrezkoa da Euskal Etxeko dinamika aldatzea, ekintza egitarau aberatsago bat eskainiz. Lehendakari berriak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, Madrilgo Euskal Etxeko presidentearekin harremanetan jarri dira, 'beraiek urte asko baitaramatzate lanean eta uste dut ondo orienta gaitezkeela euren gomendioei jarraiki'. Abuztuan elkartzekoak dira bi lehendakariak.

Zuzendaritza lanean ari da irailera begira: 'ideia asko ditugu, sukaldaritza ikastaroak, bidaiak, irteerak...' Guztia ikasturte berriarekin batera ezagutu ahal izango dute Euskal Etxeko kideek.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia