euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unai Elorriaga idazlea Erroman izango da apirilaren 4an bere eleberriei buruzko hitzaldia emateko

2012/03/26

Unai Elorriaga idazlea (argazkia ZaldiEro)
Unai Elorriaga idazlea (argazkia ZaldiEro)

PUBLIZITATEA

Datorren apirilaren 4ean Unai Elorriaga idazleak bere lanari buruzko berbaldia eskainiko du Erroman, Associazione Culturale Euskara elkarteak eta Gran Via argitaletxeak gonbidatuta. Argitaletxe honek idazle bilbotarraren bi eleberri itzuli ditu italierara: "SP-rako tranbia" ("Un tram a SP") eta "Vredaman" (azken hau "Le pianti, per esempio, no bevono caffellatte" izenburuarekin argitara emana). Erromako euskal elkarteak Elorriagaren bisitarekin batera egingo du bere ohiko "Aperitiboa" eta ondoren jarraian idazleak italieraz argitaratutako lanetako hainbat pasarte irakurriko ditu.

Erroma, Italia. Datorren apirilaren 4ean Unai Elorriaga idazlea (Bilbo, 1973) Erroman izango da eta literatur irakurraldia eskainiko du San Lorenzo auzoko Giuffa liburudendan, Associazione Culturale Euskara euskal etxeak eta UPTER unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura sailak gonbidatuta. Idazle bilbotarrak harreman estua du Erromako euskal komunitatearekin; izan ere, sarri izan da hirian bere lanen italierara itzulpenak aurkezteko. Gran Via argitaletxeak Elorriagaren bi eleberri itzuli ditu orain arte: "Un tram a SP" eta "Le pianti, per esempio, no bevono caffellatte" (jatorrizko izenburua "Vredaman").

Erromako elkarte euskaltzaleek bere egitaraua Elorriagaren bisitaren arabera moldatu dute eta Giuffa liburudendan egin ohi duten Euskal Aperitiboa astebe atzeratu dute, Elorriaga bertan egon ahal izateko. Beti bezala, askari batekin hasiko da arratsaldea, 18:30tan, eta ondoren Elorriagak italierara itzulitako bere lanen pasarteak irakurriko ditu. Ondoren idazle bizkaitarrak ekitaldi honetarako idatzi duen testu berri bat ere aurkeztuko du.

Unai Elorriaga Bilbon jaioa da, 1973 urtean. Filologia ikasi zuen eta irakaskuntzan eta itzulpengintzan aritzeaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratzen du. Egungo euskal literaturako idazlerik garrantzitsuenetako bat da eta Espainiako Narratiba Saria jaso izan duen idazlerik gazteena da.

Italiako Gran Via argitaletxeak Unai Elorriagaren bi eleberri argitaratu ditu: “Un tram a s.p.” eta “Le piante, per esempio, non bevono caffellatte".

Associazione Culturale Euskara elkartearen webgunea, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia