euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unai Elorriaga idazlea bira egiten ari da Italian 'S.P.-rako tranbia' eleberriaren italierazko itzulpena aurkezteko

2007/10/18

Unai Elorriaga idazle getxoztarra
Unai Elorriaga idazle getxoztarra

PUBLIZITATEA

Unai Elorriaga idazle getxoztarra Italian da egunotan, 'S.P.-rako tranbia' bere eleberriaren italierazko bertsioa aurkezteko. Gran Via argitaletxeak plazaratu du lana eta Lara Cutik itzuli. Idazleak asteartean hasi zuen aurkezpen bira Genoan eta gaur, bihar eta etzi Milan, Bologna eta Bergamon izango da. Eleberria gaztelerara, ingelesera eta alemanera itzulia izan da jada eta zinemara ere eraman dute, 2008an estreinatuko delarik.
'S.P-rako tranbia' eleberria plazaratu dutela-eta Unai Elorriaga idazlea aurkezpen bira egiten ari da Italian Gran Vía Edizioni argitaletxeak gonbidatuta. Liburu honek Espainiako Literatur Saria jaso zuen 2002an eta gaztelerara, ingelesera eta alemanera itzulia izan da jada. Orain Laca Cuti itzultzaileak isuri du italierara.

Eleberriak Lucas izeneko gizon nagusi baten istorioa kontatzen du. Lucasek bidaiatu eta Himalaiako gailur handienetara heltzeko ametsa du baina gaixorik dago. Egun batean, arrebarekin ospitaletik atera ondoren okupa bat topatzen du bere etxean. Marcos da, musikaria eta munduan bere lekuaren bila dabilen gaztea. Bide horretan Marcosek Romaren maitasuna topatuko eta Lucasekin adiskidetasun hunkigarria garatuko du.

'S.P.-rako tranbia' zinemara eraman dute aurten, Aitzol Aramaio euskaldunaren zuzendaritzapean. Algortan egin dute filmaketa eta protagonista nagusiak Hector Alterio argentinarra eta Daniel Bruhl, kataluniar jatorrizko alemaniarra ('Goodbye Lenin', 'Salvador') izan dira. Beraiekin batera Barbara Goenaga euskal aktore gaztea ere aritu da. Filma Berlineko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Koprodukzio Merkatuan aurkeztuko dute hurrengo edizioan, 2008 otsailean.

Topaketak irakurle italiarrekin

Elorriaga Italian da egunotan liburua aurkezten eta Genoa eta Turin hirietan izan da jada. Gaur idazle getxoztarrak Milanen egingo du aurkezpena, Bergamoko Unibertsitateko Gabriele Morelli espainiar literatura irakasleak lagunduta. Ekitaldia 18:00tan izango da Cervantes Institutuaren egoitzan (Via Dante 12). Bigarren aurkezpen bat ere egingo du gaur, Tradate hiriko Liburutegi Zibikoan, Michele Mancino kazetariak lagunduta. [Ezkerreko irudian Un tram a S.P. liburuaren azala]

Topaketa hauek italiar irakurleekin bihar jarraipena izango dute Bolognan, Feltrinelli International liburudendan (Via Zamboni 7/b) egingo den aurkezpenarekin, 18:00tan. Bertan Elorriagak Fernando Pellerano, Corriere della Sera egunkariko kazetaria izango du lagun. Azkenik, etzi Elorriagak Bergamo hirian emango du azken solasaldia. Caffè Letterario delakoan (Via San Bernardino 53) izango da, 19:00etatik aurrera eta Bergamoko Unibertsitateko Marina Bianchik aurkeztuko du.


Lotura interesgarriak

Gran Via Edizione
www.gran-via.it

'Un tranvía en S.P.' filmaren webgunea
www.tranviaensp.com

Elorriaga: 'Euskararekiko interesak harritu egin nau Bartzelonan'
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko apirilaren 27an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia