euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ume eta gazteentzako ‘Aviron Bayonnais’ Errugbi Eskola inauguratuko du martxoan La Platako Euzko Etxeak

2017/02/27

‘Aviron Bayonnais’ Errugbi Eskolako klaseak martxoan hasiko dira
‘Aviron Bayonnais’ Errugbi Eskolako klaseak martxoan hasiko dira

PUBLIZITATEA

Baionako ‘Aviron Bayonnais’ Kluba babesle, La Platako Errugby Eskolaren aktibitateak Euskal Etxean bertan eta instituzioak City Bell herrian daukan kirol zelaian garatuko dira. Entrenamenduak martxoan hasiko dira, Euzko Etxeak komunitateari eskaintzen dizkion kultur, kirol eta olgetarako gainerako ekintzekin batera.

La Plata, Argentina. Euzko Etxeak eta lapurtar hiriburuko klubak iaz sinatutako akordioak beste urrats bat eman du eta ‘Aviron Bayonnais’ izena daraman Errugbi Eskola sortu du La Platako Euskal Etxeak. Ekimenaren arduradunek azaltzen dutenez, “proiektuaren helburua La Platako eta inguruko herrietako neska-mutiko gazteei talde-kirol hau ezagutarazi eta bertan murgiltzeko aukera ematea da, balioak oinarri dituen hazkuntza pertsonala sustatuz, bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatuz eta familiak, 72 urteko ibilbidea duen irabazteko asmorik gabe erakunde batera erakartzea, La Plata hirian ongi txertatua, ekarria inguru osoari eginez”.

Eskola eta entrenamenduak Euzko Etxearen La Platako egoitzan eta City Bell herrian dagoen kirol zelaian garatuko dira; eta 2016ko martxoan bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenean adostu zenez, La Platako euskal elkarteak Baionako Klubaren izena, logoa eta elastikoa erabili ahal izango ditu. Koordinazioa, berriz, Argentinako adituen esku egongo da: Nestor Melendi izango da teknikaria eta Marcelo Ricci, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko erreferentea, kudeaketaren arduraduna.

“Bestalde –eransten dute Euzko Etxetik– akordioaren bitartez, harreman sendoa ezartzen ditugu Iparraldeko elkarte batekin eta horrek garrantzi handia dauka guretzat, gure elkartea sortu zuten jendeen artean kopuru esanguratsu bat Iparraldekoak baitziren".

La Platako ‘Aviron Bayonnais’ Errugbi Eskolarekin kontaktatzeko bideak hauexek dira:

Eposta: avironbaiona@centrovascolaplata.eus
Facebook: Aviron Bayonnais Centro Basko Euzko Etxea La Plata
Twitter: @avironbaionalp
Instagram: avironbaionalp Centro Basko Euzko Etxea

2017ko Ekintaldiak

Eskolaren berriarekin batera, La Platako Euskal Etxeak jakinarazi nahi dio komunitateari martxoan hasiko direla erakundeak urtero eskaintzen dituen aktibitate guztiak. Zerrenda luzea da, honako proposamenak barne:

-Artxibo historikoa
-"Matxin Burdin" Liburutegia
-Kanasta
-La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askea
-"Jose Maria Arizmendiarrieta" Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroa
- Euskara klaseak: maila guztiak, martxoaren 20an hasiko
-Abesbatza
-Euskal Dantzak: txiki, gazte, heldu eta 'Zaharrentzat'
-Emakumeen Batzordea
-"La Platako Bilboko Athletic Kluba" umeentzako Futbol Eskola
-Emakumezkoen Hockey Eskola
-Esku piloka, larruzko pilota eta xare
-Ume eta gazteentzako Errugbi Eskola, martxoaren 4an hasiz
-‘Futsal’ itsuentzat
-Gizonezkoen soinketa
-Karate Do
-Musa
-"La Platako Bilboko Athletic Tango Kluba" lagunartea
-"Mari Aramayo" eta "Bixente Ibarguren" lagunartea
-"Raíces Vascas-Euskal Sustraiak" irratsaioa http://www.radioaltavoz.com
-Umeentzako Euskal Kultura tailerra

Informazio gehiago eskuratzeko, Euzko Etxea Euskal Etxearengana jo



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia