euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txio, Tourra zuzenean Twitter bidez ikusteko eta komentatzeko gunea, sortu berri du EiTBk

2011/07/06

Euskarazko Txioren azala
Euskarazko Txioren azala
Gero eta gehiago dira sare sozialak zenbait gertakari zuzenean jarraitu eta komentatzeko erabiltzen dituzten internet zaleak eta horren jakitun, www.eitb.com webguneak Txio sortu du. Txiok Tourreko etapak jarraitzen ari diren Twitter erabiltzaileen komentarioak bildu egiten ditu gune bakarrera. Webgune honetan gainera, etapa bakoitzaren erretransmisioa ere segi daiteke. Kirolaren xarma, hein handi batean, lagunekin komentatzea baita; izan etxean, tabernan edo ziberespazioan.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Eitb.com webguneak Tourra Twitter bidez jarraitzeko tresna berri bat sortu du: Txio. Twitter jario aurreratu bat da Txio eta bertan txirrindularitza zaleek beste erabiltzaileek tourraren inguruan egiten dituzten komentarioak irakur ditzateke.

Erabilera oso erraza da: mezuak irakurtzeko nahikoa da Txioren webgunean sartzea. Bertan, gainera, Tourraren eguneko etapa zuzenean ikusi ahal izango da, streaming bidez (baina espainiar estatuko ikusleentzako bakarrik izango da aukera hau, EiTBk Espainiarako eskubideak soilik dituelako). 

Aldiz, bere mezua Txion agertzea nahi duenak zera egin beharko du: "#txio" hashtag-a idatzi bere komentarioan, eta webguneak zuzenean jasoko du. Webguneak euskarazko eta gaztelaniazko mezuak desberdintzen ditu. Orain arte jaso diren mezuen artean ikusleen komentarioak, Tourra ikustera joan diren lagunen argazkiak eta etapen bideoak ageri dira. Tourrean bertan dauden txirrindulariek, zuzendariek, kazetariek eta adituek esaten dutena ere ikusteko aukera izango da.

Beta moduan ibiliko da Txio Tourrak irauten duen bitartean, eta epe honetan ikasitakoak sistema fintzeko erabiliko ditu webgunea garatu duen CodeSyntax enpresak. Tourraren ostean Txio www.eitb.com atariaren zerbitzuetan integratuko da eta erabiltzaileek ekimen jakin baterako ez ezik, gaurkotasunaren jarraipeneko tresna bezala ere erabili ahal izango dute. 

-Txioka hasi nahi? Jo Txio-ra



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia