euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txindurri du izena Montevideoko Euskal Erria EEan sortu den euskal folka lantzen duen bikoteak

2009/12/21

Txindurrikoak joan den azaroan Montevideoko Musika Zelta jaialdian gonbidatu gisa  parte hartzen
Txindurrikoak joan den azaroan Montevideoko Musika Zelta jaialdian gonbidatu gisa parte hartzen

PUBLIZITATEA

Txindurri du izena Uruguaiko Euskal Erria Euskal Etxearen baitan sortu den euskal folk bikoteak. Bertako bi euskara ikaslek, Leonel Aguirre eta Martin Zabalzak, osatzen dute. Gitarra bana lagun euskal kantutegi tradizionaleko zein berriko kantuak kantatzen dituzte, tartean 'Xalbadorren heriotzean', 'Loretxo bat' edo 'Azken dantza' bezalakoak. Orain artean euskal etxearen baitan ibili izan dira gehienbat, baina joan den azaroan Montevideoko Musika Zelta Jaialdian aritu ziren gonbidatu, euskal komunitatetik kanpoko lehenengo emanaldia burutuz, arrakastatsu burutu ere.

Montevideo, Uruguai. Euskal Etxean ikasten zuten euskara praktikatzeko eta euskal musikarekiko zaletasunak bultzatuta hasi ziren elkarrekin kantatzen Leonel Aguirre eta Martin Zabalza, eurak azaldu ohi duten moduan 'txindurri lana' egiten --txingurri, txindurri, xinaurri, guztiek esangura berbera daukate euskaraz-- eta hortik erabaki zuten taldeari Txindurri izena jartzea.

2009 Txindurri bikotea 02

[Txindurriko Leonel Aguirre eta Martin Zabalza (eskuineko biak) lagun musikari batzuekin, joan den azaroan Musika Zelta Jaialdian gonbidatu gisa parte hartu zuten egunean]

Euskal Erria Euskal Etxetik Gabrielak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, bikotea orain artean euskal etxe barruko ekitaldietan aritu izan da gehienbat, joan den azarora arte, orduan egin baitzuten euskal komunitatetik kanpoko euren lehenengo emanaldia, VIII. Musika Zelta Jaialdian hain zuzen, bertan parte hartzeko egin zieten gonbidapena onartu ondoren. Jaialdi hau urtero egiten da Montevideoko Rodó Parkeko Gazteluan, eta etekinak zenbait erakunderen alde banatzen dira.

Lehenengo pausoek harrera ona

Hor egindako aurkezpenean, Txindurrikoek adierazi zuten euren musika zelta ez bada ere ezin izan ziotela ihes egiten utzi asmo besterenkoiez antolatzen den honelako ekitaldi bati, aldi berean gainera euren burua eta euskal musika publiko orokorrago baten aurrean hedatzeko aukera izanik.

'Xalbadorren heriotzean', 'Loretxo bat' eta 'Azken dantza hau' izan ziren jendaurre hartan eskaini zituzten kantuetako batzuk, harrera arrakastatsua ian zelarik, ez soilik publikoaren aldetik, gainerako kantari eta musikarien artean ere baizik. Izan ere, azken hauen artean laguntzailerik lortu zuten, eta euren kanturen bat edo besteri xirularruaren eta beste instrumenturen baten ekarpena bildu zuten. Hasiera ezin hobea Montevideoko euskal musikari berri hauentzat. Ideia bat: zergatik ez zure euskal etxera gonbidatu?

-Harremantzeko emaila: leonel.aguirre@hotmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia