euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

X. urteurrena ospatu du Lapridako Arturo Campion Ikasguneak, Guregandik-en 8. edizioa aurkeztuz

2013/02/25

Otsailaren 11an eta Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen urteroko bileran aurkeztu zen Argentinan ‘Guregandik’ aldizkariaren 8. edizioa (argazkiaAC)
Otsailaren 11an eta Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen urteroko bileran aurkeztu zen Argentinan ‘Guregandik’ aldizkariaren 8. edizioa (argazkiaAC)

PUBLIZITATEA

Bere X. urteurrena bete du Argentinako Lapridan, bertako euskal etxearen baitan lanean ari den Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak. Testuinguru horretan egin du otsailaren 11an bere bazkideen urteroko bilkura nagusia eta aurkeztu du Argentinan ‘Guregandik’ urtekariaren ale berria, zortzigarrena, aurretik Txile eta Euskal Herriko hainbat kultur erakundetan banatu ostean. Ekitaldi berean, eta urtemugaren egitarauaren barne, kide duen Aitor Pescador Medrano irakasleak hitzaldia eskaini zuen, elkarretaratzea senidetasun afari batekin bururatzeko.

Laprida, Argentina. Egun osoko programa burutu zuten Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko arduradunek urteroko bilera eta elkartearen hamargarren urtemuga ospatze aldera. Bertan, 2012an gauzatutako ekintzak aztertu ziren, honako hitzez. “Balantze ona egin dezakegu iaz euskal erakunde eta unibertsitateetan emandako hitzaldiei dagokienez. Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearekin (UVV) batera Palermo Unibertsitatean antolatutako jardunaldiak ere oso aberasgarriak izan dira. Beste arlo batean, Ikasketa Gunearen Buletinak oso harrera ona dauka euskal komunitatean eta aurrera jarraituko du, lau hilabeteetan behin”, iragarri dute Guneko arduradunek.

Etorkizunari begirako bestelako erabakiak ere hartu ziren topaketan. Horien artean, aipatu behar da 2013an eskainiko dituzten hitzaldien zerrenda onartu zutela eta, mundu osoko euskal erakundeekin lotura sendotze aldera, Japoniako Sho Hagio irakaslea Guneko kide onartu eta izendatu zutela.

‘Guregandik’ aldizkariaren 8. edizioa

Urteroko bileraren baitan, elkarteak argitaratzen duen ‘Guregandik’ aldizkariaren aurkezpena ere egin zen ofizialki Lapridan. Aurkezpen hau, ordea, bai Argentinan baina munduan ez da lehenengoa izan. Txileko Santiagoko Unibertsitatean eta Euskal Herriko zenbait elkartetan presentatu izan da urte hasieratik hona ‘Guregandik’en zortzigarren edizioa.

Guregandik 2013 01

[Hamahiru idazle biltzen ditu aurtengo ‘Guregandik’ aldizkariak: Nabarralde elkartea, Xose Estevez, Felix Placer Ugarte, Jose Ramon Zabala, Cesar Arrondo, Gustavo Capdevila, Maria Eugenia Crusset, Jose Fco Domingo Ormaetxea, Sergio Miguel Recarte, Noel Elorga, Carlos A. Martinez, Juan Carlos Ibarrola eta Eduardo Torry Mendioroz (argazkiaEE)]

“Aurtengo zenbakiaren hedapena oso zabala izango da; izan ere, eskuz eman genien lagun heuei guztiei: 

-Carmen Norambuena (Santiagoko Unibertsitatea)
-Pedro Oiarzabal (Deustoko Unibertsitatea)
-Santiago de Pablo (EHU)
-Eduardo Deves (Santiagoko Unibertsitatea)
-Jesus Estrada (argazkilaria -EH)
-Andoni Perez Cuadrado (Euskaria Fundazioa- EH)
-Asier Vallejo (Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeentzako zuzendaria)
-Felix Placer (Teologo-Herria Eliza 2000- EH)
-Joxerramon Zabala (Hamaika Bide-EH)
-Xose Estevez (Deustuko Unibertsitatea)
-Jesus Valencia (Herria Eliza 2000-EH)
-Angel Recalde (Nabarralde- EH)
-Sabin Arana (Goldatu- EH)
-Jon Ander Ramos (EHU)
-Oscar Alvarez Gila (EHU)
-Joxin Azkue (Hernandorena Zentroa- Zizurkil- EH)
-Xabier Zuazu (EAJ-PNV- Irun)
-Aitor Olaizola (EBB-EAJ-PNV-EH)
-Josean Azcunce (Deustuko Uniberstitatea)
-Patxi Azparren (Euskaria Fundazioa-EH)
-Sabino Arana Fundazioa-EAJ-PNV-EH
-Manex Pagola (Eusko Alkartasuna- Iparralde -EH)
-Etxepare Institutua
-Javi Gonzalez (Etxerat- EH)
-Benan Oregi (Eusko Jaurlaritza)
-Belen Arrondo (Bildu-ko parlamentaria-EH)
-Pello Urizar (Eusko Alkartasuna-ko idazkaria eta Bildu-ko parlamentaria)
-Julian Arrastoa (Hernandorena Gunea-Zizurkil- EH)
-Jon Aguirrezabala (EA-Iparralde-EH)
-Klin Elkarte gastronomikoa (Hondarribia-EH)
-Kontxita Beitia (Sortu-EH)
-Xabier Alegria  (Pinttu) (Mugarik gabeko musikariak-EH)
-Lorena Lopez de la Calle (Eusko Alkartasuna- EH)
-Laura Mintegi  (Bildu-ko parlamentaria-EH)”, 

jakinarazi dute Ikasketa Gunetik.

Elkarretaratzean, publiko orokorrari zuzendutako ekintza bat ere eskaini zen. Aitor Pescador Medrano irakasle euskaldunak Nafarroako Konkistaren 500. urtemugari buruzko hitzaldi bat eman zuen euskal etxean. Ekitaldiari bukaera emateko, opariak eta afaria -urtebetetze tarta eta guzti – eskaini zitzaizkien parte hartu zuten Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kide guztiei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia