euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Nafar Etxeko dantzariek San Frantzisko Xabier egunean ospatu zuen euren 5. urteurrena

2009/12/18

Txileko Nafar Etxeko Dantza Taldea San Frantzisko Xabier egunean eginiko erakustaldia, elizkizunetik atera ostean
Txileko Nafar Etxeko Dantza Taldea San Frantzisko Xabier egunean eginiko erakustaldia, elizkizunetik atera ostean

PUBLIZITATEA

Txileko Nafar Etxeko Dantza Taldeak abenduaren 3a, San Frantzisko Xabier eguna eta Nafarroako Eguna, aukeratu zuen sortu zenetik 5 urte igaro direla ospatzeko. Ospakizuna Santiagoko Estadio Españolean egindako elizkizun batekin hasi zen, José Goyena apaiz tafallarraren eskutik, predikuan San Frantzisko Xabierren urtetako atzerriko lana goraipatuz. Meza bukatzean, Nafar Etxeko Musika eta Dantza taldeek emanaldia eskaini zuten eguna ohoratuz parte hartzen ari zirenentzat.

Santiago, Txile. Txileko Dantza Taldearen urteurreneko eta San Frantzisko Xabier eguneko ospakizunak goizeko hamaika t'erdietan hasi ziren, José Goyena apaizak Estadio Españoleko elizan burutu zuen ohiko mezarekin. Bere sermoian, santu nafarrak munduan egin zuen lan gogorra eredugarria dela aldarrikatu zuen, apaiz izateko bokazio falta nabaritzen den gaurko egunetan, gogoratu zuenez.

meza

[José Goyenak gidatutako meza Estadio Españoleko elizan]

taldea

[Meza ostean, Nafar Etxeko Musika taldeak dantzariekin batera eskaini zuen emanaldia]

"Familiek duten hoberena, beraien seme-alabak, Jainkoari entregatu beharko liekete", esan zuen Tafallako apaizak, Nafarroan garatu den espiritualtasun indartsua aipaturik. Izan ere, Misiolari Domingotarren Kongregazioa sortu zuen emakumea Benedikto XVI.ak beatifikatu zuen lehenengo pertsona izan zela esan zuen pater tafallarrak.

Mezatik ateratzean, Musika eta Dantza taldeek emanaldia eskaini zuten 5 urte hauek ospatzeko, dantzariekin batera hezur-haragizko musikariak jardun zirela. Juana María Diharasarri Nafar Etxeko lehendakariak bost urte hauetan egindako lana eskertu zien taldekideei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia