euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txile: Valparaisoko Eusko Etxeak txalaparta doinuz estreinatu du bere egoitzako liburutegi berria

2018/02/02

Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen liburutegia inauguratzeko ekitaldia joan den ostiralean (arg. VVEE)
Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen liburutegia inauguratzeko ekitaldia joan den ostiralean (arg. VVEE)

PUBLIZITATEA

Halaxe kontatuko digute Txileko Bosgarren Erregioko euskal etxeko lagunek. Joan den asteko ostiralean, urtarrilaren 26an, jai giroko ekitaldi batek abiarazi zuen ofizialki erakundeko liburutegi berria, elkarteko lehendakari Eñaut Gereño eta lehendakariorde Gonzalo Xabier Arellano buru. Hitzordua edertzen, txalapartaren doinua, Santiagoko Eusko Etxeko txalapartarien eskutik.

Viña del Mar, Txile. Viña-Valparaisoaldeko euskaldunek eta euskaltzaleek baliabide berri batez goza dezakete joan den ostiraletik aurrera, hainbat eduki bibliografiko eskuragai ipini duen eskaintza berri honi esker.

Estreinatze ekitaldiko buru, elkarteko lehendakari Eñaut Gereñu Mujika izan zen, lehendakariorde Gonzalo Xabier Arellanorekin batera eta Eusko Etxeko bazkide eta lagun talde bat ere protagonista zela, zerrenda moztuz eta liburutegia inauguratutzat joz.

Ekitaldiko beste protagonista Txalapartaren partaidetza izan zen, "Santiagoko Euzko Etxeko lagun batzuen lankidetza medio ekarria".


Txalaparta eta txalapartarien aurkepena Viña-Valparaisoko Eusko Etxean (arg. VVEE)


Santiagoko txalapartariak euren saioaren erdian


Txalapartariak Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko buruzagiekin (arg. VVEE)

Viñako euskal elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete Santiagoko txalapartariei ekitaldia edertu zuen euren lankidetza honengatik.

"Orain, erabilera eman behar diogu liburutegiari", adierazi digute. "Bertako eta inguruko lagun guztiei luzat nahi diegu bisitatzeko gonbitea".



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia