euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txile eta Argentinako euskal etxetan ospatu dute San Migel; Pergaminoko Lagun Onak-ek biharko luzatu du gonbitea

2018/10/11

Urtero bezala, Txileko Santiagoko Euskal Etxeak egun osoko programa batekin ospatu zuen 'Mikel Deuna'
Urtero bezala, Txileko Santiagoko Euskal Etxeak egun osoko programa batekin ospatu zuen 'Mikel Deuna'

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Ostiral honetan, urriaren 12an ospatuko du Pergamino hiri argentinarreko Lagun Onak Euskal Etxeak Aralarko Mikel Deunaren Jaia, bertan deitzen dutenez. Topaketan, euskal musika, dantzak, sukaldaritza eta historia partekatzeaz gain, helburu solidario bat ere beteko du euskal elkarteak: elikagai ez galkorrak bilduko ditu beharretan dauden umeak artatzen dituen ‘Ayudanos a crecer’ izeneko jantokiari emateko.

Elkarretaratze eta festa gaueko 9:30etan hasiko da, Lagun Onak-en instalazioetan, 9 de julio kaleko 835. zenbakian.

Argentinako beste euskal etxe batzuetan ere bildu dira azken euskaldunak eta euskaldunen lagunak Euskal Herriko zaindaria den santuaren omenezko jaia ospatzeko. Rosarioko Zazpirak Bat-ek garai guztietako lagunak bilduz ospatu zuen; Mar del Platan, berriz, egutegiko festa berezi gisa ospatzen dute, euskal etxeko zaindaria ere bada-eta San Migel. Aurten, gainera, bi aste eskas barru bertan hasiko duten Euskal Aste Nazionalerako motorrak berotzen hasteko balio izan zuen festak.

Txileko Santiagoko Eusko Etxeari dagokionez, egun osoko ekitaldia antolatu zuten Mikel Deunari omenaldia egiteko. Hemen ere tradizio handiko festa eguna dute. Egitaraua elizkizunarekin hasi eta Eusko Etxean jarraitu zuen elkarteko taldeen lanen aurkezpenekin. Euskara ikasleek Violeta Parraren bertsoak irakurri zituzten euskaraz eta gaztelaniaz; Itxaropen Gaztea Dantza taldeak omenaldia egin zien hildako gudariei; eta Etxeko abesbatzak eta txistulariek eguna musikatu zuteni. Santiagoko ospakizunaren argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia