euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txikito pintxo taberna euskaldun berriak ateak irekiko ditu gaur bertan New Yorken

2008/11/13

Euskal taberna berri bat dago New Yorken
Euskal taberna berri bat dago New Yorken

PUBLIZITATEA

Eder Montero bilbotarra eta bere emazte Alexandra Raij-ek New Yorkeko Tia Pol jatetxe ezaguna utzi eta abentura gastronomiko berri batean sartu dira buru belarri, Txikito tabernarekin. Lokal berria Manhattanen bertan dago eta Euskal Herriko pintxo eta txikito taberna tipiko bat bezala aurkezten dut bere arduradunek, baina New Yorkeko ukituarekin. 'Tia Poleko kartan espainiar gastronomia eskaintzen zen gehienbat eta guk Txikitorekin euskal gastronomia Mahanttanen ezagutzera eman nahi dugu’, azaldu dio EuskalKultura.com-i Monterok.

New York, AEB. Jatetxe-taberna berria Bederatzigarren Etorbideko 240. zenbakian dago, Madison Square Garden estadio ezagunetik ez oso urrun. Bertan Alexandra Raijek eta Eder Montero bilbotarrak Euskal Herriko pintxo tipikoek –urdaiazpikoa, txorizoa, antxoak, gulak...—eta euskal zaporedun platerrek –bakailaoa pil pil erara, arkumea txilindron erara…-- osatutako karta eskaintzen dute. 'Eta orain ez dauzkagu, baina aurreraxeago babarrunak ere eskainiko ditugu’, azaltzen du Monterok.

Taberna gaur bertan hasiko da lanean ofizialki, nahiz eta aurreko egunetan lagun eta ezagunentzako inaugurazio pribatua egin duten. Jabeen asmoa taberna honekin urteetan Tia Polen lortu zuten giro on bera eskuratzea da: ‘jendea oso pozik zegoen’, gogoratzen du Monterok. ‘Benetan pintxo eta txikito taberna bat izan nahi dugu, giro hori eskuratu’, azaltzen du Monterok.

Tabernak gainera euskal gastronomiaren enbaxadore bihurtu nahi du, Manhattanen bihotzean. New Yorkeko euskal komunitateak eta Sagar Handira datozen euskal turistek eskertuko dute euskal topagune bat izatea irlan bertan, Brooklyneko Euskal Etxeak eskaintzen duenaren osagarri. 'Behin baino gehiagotan izan naiz Brooklynen Euskal Etxean, eta beste euskal erreferentzia bat izan nahiko genuke, Manhattanen bertan’, bukatzen du Monterok.

Txikitok gaur bertan irekiko ditu ateak, helbide honetan: 240 Ninth Avenue (24th Street). Telefonoa (212) 242-4730.

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia