euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txikifest 2019: Txakolinaren euskal hitzordu solidarioaren zortzigarren edizioa New Yorken, Txikito jatetxea antolatzaile

2019/05/17

Aurreko edizio bateko Txikifesteko irudia
Aurreko edizio bateko Txikifesteko irudia

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Datorren igandea euskaldunen Txakolinaren eta Sagardoaren eguna da Etxeorratzen Hirian, bere zortzigarren ediziora iritsiko baita Txikifest, Chelsea auzo famatuan hiriko Txikito euskal jatetxeak antolatutako festa, Euskal Herriko jaien moduan kalea propio itxita, bi euskal edariokin batera pintxoak eta mokaduak zerbitzatuz eta, aurtengoan, New England-eko Euskal Etxeko aizkolari eta kirolariak ere euren trebetasunaren erakusgarri.

Ekitaldiak laguntzaile izango ditu Txakolinaren hiru sor-markak --Araba, Bizkaia eta Getaria-- eta hurbildu eta sarrera erosten dutenek aukera izango dute Bizkaiko Foru Aldundia lagun zozketatuko den Bizkairako bidaia baten zozketan parte hartzeko. Zerbitzatuko diren pintxo eta mokaduak New Yorkeko zenbait jatetxe ezagunen partaidetza medio eskainiko dira, tartean Casa Pública-ren cevichea eta txahalaren bihotzez eginiko anticucho peruarrak eta La Neoyorquinaren paleta mexikarrak, Txikitok osorik erreko duen zerriarekin batera.

Txikifest, Eder Montero sukaldari bilbotarrak eta bere emazte Alex Raij chef newyorktarrak sortutako Txikito euskal jatetxeak antolatutako ekitaldia da. Manhattango Txikitoz aparte, El Quinto Pino jatetxeko jabe ere bada sukaldari bikotea, eta Brooklynen La Vara eta Saint Julivert-ena ere. Irabaziak urtero elkarte sozial bati eskaintzen dizkion ekimena izanik, aurtengoan hiriko Esperanza NY elkarteari bideraziko zaizkio euskal festa solidario honen etekinak.

-Ekitaldia Facebooken, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia