euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txerri-gripeak Mexikoko euskal komunitatea ere eragin du eta bertan behera utzi arazi du Baztango Eguna

2009/04/28

Gainerako populazioak bezala, komunitate euskal mexikarrak ere neurri batean bere ohiko bizia aldatu eta bertan behera utzi behar izan ditu hainbat gauza prebentzio gisa. Esaterako, urteroko Baztango Eguna, ostiral honetan zena, erabat suspenditu da.
Gainerako populazioak bezala, komunitate euskal mexikarrak ere neurri batean bere ohiko bizia aldatu eta bertan behera utzi behar izan ditu hainbat gauza prebentzio gisa. Esaterako, urteroko Baztango Eguna, ostiral honetan zena, erabat suspenditu da.
Egoera gero eta larriagoa agertzen ari da Mexikon txerri-gripeari dagokionez. Hildakoen kopurua igotzen doala, agintariek hainbat neurri hartu dituzte eritasuna zabal ez dadin, horien artean eskolak bertan behera utzi eta ikasleak etxean egon arazten, eta jende pilaketak ekiditen. Neurri horien artean, Mexikoko Euskal Etxea bera ixtekotan da eta, bistan da, bertan behera utzia du urtero bezala Maiatzaren lehenerako --ostiral honetarako--, bertan deitua zuen Baztango Eguna. Interneten ere kezka eta galderak pilatzen doaz Mexikoko euskaldunen topaleku den VascosMexico zerrendan.

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Txerri-gripe kutsakorraren berri txarra Estatu Batuetatik eta partikularzki Mexikotik heldua da partikularzki. Egoera Mexiko DFn da gogorren. Haur eta ikasleen eskolak suspendituak dira maiatzaren 5era arte, eta jendea aho-estalki batez dabil karriketan. Bertan behera utziak diren ekitaldien artean, urtero maiatzaren lehenean Mexikoko Euskal Etxean ospatzen den 'Baztango Eguna'. Sei urte dira egiten hasi zela eta Mexikoko baztandarren elkarretaratzerik handiena eta kuttunena dela esan daiteke. Euskal Etxea bera ere ateak ixtekotan da prebentzio neurri gisa, kideetako batzuk neurria begi onez ikusi ez badute ere.

Gainerako jatetxeekin batera, Mexiko Hiriburuko zenbait jatetxek ere ateak ixten ikusi dute euren burua. Giroa arraroa da oso, besteak beste honelako egoerak, aho-estalkien irudiak eta hartzen ari diren neurriek ez baitaukate aurrekaririk. Egoera ezezagunak kezka sorrarazi du eta komunikabideetatik iristen diren informazioek jendearen arrengura handitu dute.

Kezka egoerak bere isla hartu du baita ere Mexikoko euskaldunen internet bilgune garrantsutsuena den VascosMexico zerrendan. Lagundu ere ez dute lagundu Euskal Herriko komunikabide askotatik Euskal Etxera, VascosMexico bertara eta orohar euskal komunitateko kideengana kazetariek egiten ari diren deiak eta luzatzen ari diren posta elektroniko mezuek. Gainerako herritarrak bezala, Mexikoko euskaldunak erne daude, berri hobeen zain, agintariek esandako neurriak segitzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia