euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentina elkarteak bihar eginen du bere urteko Biltzar Nagusia Donibane Garaziko Herriko Etxean

2015/03/27

Euskal Argentina elkartearen aurreko Biltzar Nagusia bat Donibane Garaziko Herriko Etxean (argazkia EuskalKultura.com)

Bihar eginen du Donibane Garazin bere urteko Biltzar Nagusia Euskal Argentina elkarteak. Biltzarra goizeko 9:30etan hasiko da Herriko Etxean. Monika Legarto buru duen elkarteak hondar urteko emaitzak aztertuko ditu, bai ekitaldi zein ekonomia aldetik ere, iaz Txile-Argentina eginiko bidaia arrakastatsua barne. Aipatuko dira baita ere, Argentinarekilako elkarteen bilera Semeac-en, Nantes-ko artxiboen zerrendaketa, El Vasco de la Carretilla filmaren emanaldia maiatzean eta 2015eko Macachingo Euskal Astea. Bukaeran, Gaby Etchebarnek Argentinako bere liburua aurkeztuko du.

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txoko elkarteko kideek Donostia eta Durango bisitatu zituzten, urteroko Euskal Herrirako bidaian

2015/03/27

Itziarko Goikola baserri eta gaztategi ederrean izan ziren Valladolideko Gure Txoko elkarteko lagunak (argazkia Valladolid EE)

Tradizio bilakatu da dagoeneko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero Euskal Herrira egiten duen bidaia, eta gero eta bazkide gehiagok partehartzen dute bertan. Aurten, martxoaren 21 eta 22an egin zuten osteratxoa, eta Donostia eta Durangoko parajeak bisitatu zituzten. Tartean, nola ez, Euskal Herriko gastronomiaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

Gehiago irakurri...


66 bikote tarteko, Miguel Perez eta Agustin Oroz irabazle Gardnerville-ko mus txapelketan iragan larunbatean

2015/03/27

Ezkerretik eskumara, txapelketako irabazleak, bigarrenak eta hirugarren sailkatuak: Miguel Perez, Agustin Oroz, Manuel Villanueva, Tony Campos eta Kristina eta David Alfaro (argazkia Mendiko Euskaldun Kluba)

Martxoa hilabete arraroa da eguraldiari dagokionean Nevadako Gardnerville-n. Elurra mara-mara zein eguzki epela izan daitezke zeruko jabe. Zorionez, bigarrenak eman zien ongi etorria, iragan larunbatean, musean jokatzera bertaratu zirenei. “Esperro bezala, arrakastatsua izan zen txapelketa”, esan dio Becky Sarratea Mendiko Euskal Klubako presidenteak EuskalKultura.com-i. “Eguraldiak lagundu zigun”, gehitu du. Miguel Perez eta Agustin Oroz izan ziren txapeldunak.

Gehiago irakurri...


Haur, gazte zein heldu, Diasporako euskaldunak gogotsu lotu zaizkio Korrikari: Necochea, Berlin, Madril, Liverpool, Medellin... (argazkiak)

2015/03/26

Necocheako nagusiak, beti gazte! Elkarteko helduenek ere parte hartu zuten Necocheako Korrikan. Irudiko Jeronimo 'Cholo' Sagues, esaterako, elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta 97 urterekin sasoi betean darrai, jo eta ke euskal kulturaren alde!

Nafarroan sartu da Korrika eta datozen bi egunetan herrialde honetan barrena ibililko da lasterketaren lekukoa. Baina Euskal Herriko mugaz haratago ere zabaldu da azken egunetan euskararen aldeko mezua, esaterako, Argentinako Necochean, Liverpoolen, Madrilen edo Kolonbiako Medellinen. Eta datorren astebururako ere badatoz beste hamaika hitzordu. Jarraian, bideoak eta argazkia sorta.

Gehiago irakurri...


Unai Zaballa Clares: "Ikasleek Illinoisen ez dakite ezer Euskadi edo euskarari buruz, baina somatzen dut interesa"

2015/03/26

Unai Zaballa Clares getxoztarra Illinoisko Estatu Unibertsitateko sortzaileetako bat da (argazkia EuskalKultura.com)

Getxoztarra da Unai Zaballa eta 23 urte dauzka. Deustuko Unibertsitatean Hizkuntz Modernoak ikasi ondoren Illinois-en dago joan den abuztutik hona, Estatu Batuetan, masterra egiten Hizkuntzalaritzan eta aldi berean gaztelania eskolak ematen unibertsitatean bertan. Martxo hasieran, Artaburu Basque Club izeneko euskal kultur elkartearen sortzaileetakoa izan da Illinois State University-n. 

Gehiago irakurri...


Larunbatean egingo da La Platan Korrika; Unibertsitateko euskara klaseak bi aste barru abiatuko dira

2015/03/26

La Platako Korrikaren afixa

19. Korrika larunbatean pasatuko da Argentinako La Platatik, hiriko Moreno Plazatik abiatuta. Parte hartzeko deialdia bertako euskal komunitateari eta euskara eta euskal kultura bezalakoen alde dagoen orori luzatu zaio. La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzan euskara ikasteko izena ematera ere gonbidatzen dute La Platan. Epea apirilaren 6an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Euskal gatazka mintzagai bihar Liverpooleko Unibertsitatean, "An end to the Basque Conflict?" mintegian

2015/03/25

Liverpooleko Unibertsitatea

Euskal gaiei leku berezia eskaintzen ari zaie asteotan Liverpooleko Unibertsitatea, bertako Manuel Irujo Fellowship katedrak antolatutako jarduerei esker. Bihar bertan, euskal gatazkaren inguruan mintzatuko dira Euskal Herriko eta nazioarteko adituak, "An end to the Basque Conflict?" mintegiaren baitan. Xabier Irujo (University of,Nevada, Reno) izan da antolatzailea eta partehartzaileen artean Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Agirre Lehendakaria Center-en izenean.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin zen San Frantziskon lehenengo 'Basque Hotel' afaria Gerald Hirigoyen-en Piperade jatetxean

2015/03/25

Sukaldaritza berri eta tradizionala batu zituen Hirigoyenek lehenbiziko afari honetan, ardoa Vivanco ardategikoa zelarekin (Argazkiak: Piperade)

Ezaguna da San Frantziskon (Kalifornia) Piperade jatetxea euskal sukaldaritza gustuko dutenen artean. Eta, astelehenean, denboraldiko Basque Dinner Series edo Euskal Afariak programako lehen gaua ospatu zuten. 30 lagun bildu ziren, hirikoak bertakoak gehienak, jakiez eta ardoez disfrutatzeko. Izatez, Rafael Vivanco ardogile errioxarra ere izan zen bertan, Dinastia Vivanco bere ardandegiko hainbat botila aurkeztuz. “Denetariko jendea batu ginen, interesgarria izan zen”, esan dio Hirigoyenek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Gure Esku Dago dinamikaren “Erabakia Ehuntzen” ekimenak Argentinan egindako oihal zati bat ere izango du

2015/03/25

Erabakia Ehuntzen ekimenaren irudia

Durango eta Iruñea arteko 123 kilometroko Giza Kate bat antolatu zuen Gure Esku Dagok 2014an eta Diasporako hainbat euskal etxek bat egin zuten aurrekaririk gabeko proposamenarekin. Orain, bide beretik jarraitzeko asmotan, ‘Erabakia Ehuntzera’ gonbidatu dute, horretarako deialdi egokitu bat luzatuz Argentinako euskal diasporako “jostunei”: egun osoko ekintza egingo da apirilean La Platan eta emaitza “Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai” jaialdian erakutsiko da, maiatzaren 10ean.

Gehiago irakurri...


Begoña Echeverria kaliforniarrak Sydney-n aurkeztuko du bihar "The Hammer of Witches", Baztango sorginei buruzko eleberria

2015/03/24

Begoña Echeverria "The Hammer of Witches" eleberriaren aleak sinatzen, Ontarioko Euskal Etxean egin zuen aurkezpenean

Australian da egunotan Begoña Echeverria idazle, soziologo eta kantari euskal kaliforniarra, bere aurreneko eleberri historikoa aurkezteko. "The Hammer of Witches" izenburua du lanak eta XVII. mendean Euskal Herrian egin ziren sorginkeri epaiketetan oinarritua da. Bihar Sydney-ko Cervantes Institutuan aurkeztuko du; etzi, Gure Txoko euskal etxean. "Eleberri hau idaztea esperientzia katarkikoa izan da, bertan kontatzen ditudanak Baztanen gertatu zirelako, nire familiaren sorlekuan", azaldu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia