euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Koitz' Foncillas argazkilari iruindarrak erakusketa irekiko du Los Angelesen, USC unibertsitatearen saria irabazita

2015/04/21

Sari eta erakusketa honi esker, argazkigintza munduko hainbat ate zabalduko zaizkiola uste du Koitzek (Argazkia: Koitz)

Erakusketa zabalduko du aste honetan Luis 'Koitz' Foncillas argazkilari iruinsemeak University of Southern California-ko (USC) Verle Annis galerian, Los Angelesen. ‘Fire Island: Out in the Sun’ du izena lanak eta New Yorkeko Fire Island irlako bizimodua islatzen du, bereziki uda bertan ematen duen gay komunitateari dagokiona. “Ohorea da argazkiak USCen erakustea”, adierazi dio egileak EuskalKultura.com-i. “Uste dut zilegitasuna eman eta New Yorkeko eta Euskal Herriko hainbat ate zabalduko dizkidala”. 

Gehiago irakurri...


AEB eta Kanadako euskaldunak euren nagusien historia jasotzen eta gordetzen hasi dira Memoria Bizia egitasmoarekin

2015/04/21

Rita Etchepare elkarrizketatzen. Ritak 96 urte ditu eta Kaliforniako Patterson herrian jaioa da. Bere esanetan, "elkarrizketa hauek berandu izan baino lehen egin behar dira" (argazkia MemoriaBizia)

Memoria Bizia egitasmoaren helburua zera da: Ameriketara emigratu zuten euskaldunen testigantzak jaso, gorde eta zabaltzea; hau da, komunitatearen historia gordetzea. Horretarako, bolondres taldeak antolatu dira hainbat hirietan, eta hasiak dira dagoeneko euren nagusiei elkarrizketak egiten. Pedro J. Oiarzabal historialariaren esanetan, berebiziko garrantzia du komunitatea bera izatea Diasporaren memoria hau jaso eta kudeatzen duena. 

Gehiago irakurri...


Lehendakari berria hautatuta, 2015 urtealdi osorako ikastaroen berri eman du Zingirako Euskaldunak EEak

2015/04/21

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxearen 2015-2017 epeko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EE)

Chascomuseko euskal etxearen ekintza programa zabala da eta nobedadeen artean, bertako Maitena Etchepare irakasleak emango duen euskara ikastaroa aipa daiteke. Urtero bezala, gainera, euskal dantzak, esku pilota eta mus tailerrak ere eskainiko ditu Sebastian Errecart lehendakari hautatu berri duen Zingirako Euskaldunak-ek. 

Gehiago irakurri...


Ostegunean Nazioarteko Mintegi batek euskaldunen historia Mexikon aztertuko du, XVI. mendetik hona

2015/04/20

Nazioarteko mintegiak euskaldunen presentzia Mexiko aztertuko du, XVI. mendetik hona

Mexiko DFko San Inazio Loiolakoa ikastetxeak hartuko du ostegunen honetan Mexikoko euskaldunen historiari buruzko nazioarteko mintegia. Euskaldunen presentzia herrialde honetan handia eta eraginkorra izan da, XVI mendetik hona eta horixe aztertuko dute bilkuran. Antolatzaile dira Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.

Gehiago irakurri...


Maral talde euskal argentinarrak “Bazkalosteko abestiak” CD berria aurkeztuko du ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaian

2015/04/20

Maral taldearen "Bazkaolsteko abestiak" diskoaren azaleko argazkia

Talde euskal-argentinarrak, bere betiko errepertorioa taularatzeaz gain, material berria ere aurkeztuko du maiatzaren 10ean Mayo Etorbidean egingo den euskal jaialdian. 'Bazkalosteko abestiak' album berriak “etxean, lagunen artean kantatzeko ohitura berreskuratzea” du helburu.

Gehiago irakurri...


Partaidetza irabazita, berrehundik gora lagunek ospatu zuten Nevadako Elkon ohiko 'Artzainen dantzaldia'

2015/04/20

Harritu egin zen talde antolatzailea 200 lagunetik gora hurbildu zenean aurtengo Artzainen Dantzara, baina pozarren jaso zituzten denak (Argazkia: Euzkaldunak BC)

Azken bolada batean partaidetza maila ahulduta, indar handiz egin da aurten Nevadako Elkon, bertan hamarkadetan ohikoa bezain arrakastatsua izan den 'Artzainen dantzaldia', ingelesez 'Sheepherder's Ball' bezala ezagutua den elkarretaratze eta jaia, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko Cassandra Torrealday-k EuskalKultura.com-i esan dionez, ez zuten “hain erantzun handia espero” eta “benetan pozgarria” izan zen. Aurreko urtean, adibidez, 30 lagun batu zituen jai berak, diosku bozeramaleak.

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritza oinarri hartuko duen Aatxe jatetxea zabalduko dute gaur San Frantziskon

2015/04/17

Aatxe jatetxeko chefa Euskal Herrian ibili izan da trebatzen; sukaldaritzarekin batera koktel zerrenda luzea ere eskainiko du barran

San Frantziskoko biztanleek gune berria izango dute gaur arratsaldeaz geroztik euskal jakiez gozatzeko: Aatxe jatetxea, hiriko The Castro auzoan. Ryan Pollnow chefa izango du buru, jabeek Hoodline.com webguneari adierazi diotenez, “Donostiako pintxoen kulturaz” maitemindutako sukaldaria. “Eragin euskalduna izango duen Kaliforniako sukaldaritza” izango omen da historikoki euskal tradizio luzea duen San Frantziskon jatetxe berriak eskainiko duena.

Gehiago irakurri...


Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo FIVU, FEVA eta euskal etxeekin batuko da Argentina eta Uruguain

2015/04/17

Asier Vallejo Euskal Komunitatearentzako zuzendaria artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

Atzo abiatu zen Asier Vallejo Itsaso, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Uruguai aldera. Asteburuan Montevideon izango da eta bilerak egingo ditu herrialde honetako euskal etxeetako arduradunekin. Datorren astean Argentinara joan eta zenbait euskal etxe bisitatu eta apirilaren 25ean FEVAk Buenos Airesen egingo duen Urteroko Batzarrean parte hartuko du.

Gehiago irakurri...


‘Esne saltzailearen Bira’ lasterketak, esnearen bideko herriak lotuko ditu Buenos Aires aldean, Zazpirak Bat antolatzaile

2015/04/17

 ‘Esne saltzailearen Bira’ zabaltzeko afixa

Parte hartzaileek auto klasikoak gidatuko dituzte eta Cañuelas eta General Las Heras herrien artean dauden 50 kilometroak egin behar izango dituzte. Behin lasterketa bukatuta, Gral. Las Herasen bertan egingo da sari-emate ekitaldia eta euskal bazkaria eskainiko zaie gidariei. Hitzordua igande honetan da, goizeko 9etan, eta elkargunea, 205. errepidearen hasiera, Cañuelasko Golf Klubaren parean.

Gehiago irakurri...


Argentinako gero eta euskal etxe gehiago ari dira bat egiten ‘Erabakia Ehuntzen’ ekimenarekin

2015/04/17

San Nicolaseko Euskal Etxeak egindako oihala

‘Erabakia Ehuntzen’ egitasmoaren baitan apirilaren 25ean egingo den Ehuntze Eguna izeneko aktibitateari begira, euskal etxe ugari ari dira euren ekarpena prestatzen La Platara bidaltzeko, euskal etxeetatik helarazten ari diren berrien arabera. Gogora dezagun Gure Esku Dago dinamikak luzatutako deialdiaren bidez, Diasporako atxikimenduek ere osatuko dituzte ekainaren 21ean Euskal Herrian eraikiko diren hautestontziak. 

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia