euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mintzanet lehiaketa: bidali esaldi bat #Mintzauda traolarekin eta Etxepareren liburu sorta bat irabaz dezakezu!

2015/07/02

Euskal kulturari buruzko liburu sorta eder hau jasoko du irabazleak

Euskara nonnahi eta noiznahi praktikatzeko sistema da Mintzanet eta udan ere euskara sustatzen jarraitzeko lehiaketa berezi bat jarri du abian. Edonork parte har dezake, era oso errazean: lotu esaldi batean Mintzanet eta uda, eta bidali mezu batean sare sozialetan #mintzauda traolarekin. Saria, Etxepare Institutuko liburu sorta euskal kulturari buruz!

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Abestiak abesbatzak bost emanaldi eskainiko ditu Brasilen, uztailaren 17tik 26ra

2015/07/02

Gure Abestiak abesbatza Tandilgo Maiatzaren 25eko kabalkadan (argazkia EE)

Nazioarteko lehenengo bira izango dute hau Martin Tumbarinok zuzentzen dituen Tandilgo abeslariek eta hiriko Surcanto taldearekin konpartituko dute esperientzia Gure Etxea euskal etxeko kantariek. Kontzertuetan euskal errepertorioko pieza hautuak eta ‘Misa Criolla’ren koruak kantatuko ditu abesbatzak, Santa Catarina estatu brasildarrareko zenbait hiritan.

Gehiago irakurri...


Christine Iriarte Niswonger euskal-amerikarraren arte lanak Las Vegasen ikusgai, uztailaren 7ra arte

2015/07/01

Iriarteren esposizioaren bi pieza batera; collage ukitu nabaria daukate beren lan honetako panelek (Argazkia: C.L.G.)

‘Black and White and Red all over’ --egunkariak izendatzeko ingelesezko hitz-jokoa-- da Christine Iriarte Niswonger artista euskal-amerikarraren azken lanaren izena, eta uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai, City Light Art Gallery-n, Las Vegaseko inguru metropolitarreko parte den Henderson herrian. Collage moduko obra hauetan grabatuak, tipografiak eta egunkari zatiak eta argazkiak ikus daitezke: “Albisteak irakurri edo ikustean jendea eszeptikoa izan dadin nahiko nuke”, adierazi dio Iriartek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak eta Irungo Ezmugak elkarteak "Artea eta Euskal Diaspora" erakusketarako artelan deialdia egin dute

2015/07/01

Nestor Basterretxeak euskal artzainei eskainitako monumentua, Renon, Nevadan, artea eta Diasporaren hartuemanen adibide bikaina da

Eusko Ikaskuntza-Iparraldek eta Irungo Ezmugak elkarteak deialdia luzatu diete euskal artistei Diasporaren inguruan hausnarketa egin eta artelanak sortzeko. Lanen proposamenak irailaren 15a baino lehen bidali behar dira eta horien artean aukeratutakoekin "Artea eta Euskal Diaspora" izeneko erakusketa ibiltaria jarriko da abian 2016ean. Erakusketa Baionako Euskal Museoan inauguratuko da, eta ondoren Euskal Herrian barrena izango da ikusgai.

Gehiago irakurri...


Badatoz 2015eko Sanferminak eta Argentinako nafar eta euskal etxeetan prest daude txupinazorako

2015/07/01

2015eko Sanferminetara joateko gonbiteak

Uztaila iritsi da eta Iruñean bezala, Argentinan ere ari dira nafarren ondorengo eta lagunak prestatzen mundu osoan ezaguna den jaia ospatzeko. Festak asteburu honetan hasiko dira eta hurrengora arte luzatuko, herrialde osoko euskal eta nafar etxeetan. EuskalKultura.com-en artikulu honetan, hainbat ospakizunen programa.

Gehiago irakurri...


Bilbon sortu eta grabatutako "Gifted Corporation" web sailak Estatu Batuetan arrakasta lortu du

2015/06/30

"Gifted Corporation" websailaren atal bat (argazkia giftedcorporation.com)

Zazpi minutuko zazpi atal jarri dituzte sarean eta, horrekin bakarrik, "Gifted Corporation" websailak nazioarteko hainbat zinemaldietan dozenaka sari irabazi ditu. Nazioarteko ikusleak ere eskuratu ditu produktuak, batez ere Estatu Batuetan, Oliver Mend zuzendariaren esanetan. Bera eta Rose of Dolls dira sailaren sortzaileak, eta dagoeneko bigarren denboraldia ari dira prestatzen. 

Gehiago irakurri...


Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutua: «Unibertsitate sare handi batekin sendotu beharra dago euskal ikasketak»

2015/06/30

Marijose Olaziregi Etxepare Institutuaren egoitza donostiarrean (argazkia Juanjo Lusa-Diario Vasco)

Etxepare Institutuak plazaratu berria du Europa eta Ameriketako bost unibertsitate berrirekin akordioak sinatu dituztela. Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, 1963) Etxepare Institutuko  Euskara Zabaldu eta Sustatzeko zuzendaria da. Bere lanaren zati handi bat unibertsitateetara bidaiatzea da, euskara eta euskal kultura irakurletza horiek, eta katedrak. Felix Ibargutxi Olaziregirekin mintzatu da Diario Vascon argitara eman duen  elkarrizketa batean.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesen, Iparraldeko Euskal Etxeak bere ohiko Sorgin Afariarekin ospatu du San Juan gaua

2015/06/30

Iparraldeko Euskal Etxeko sorginak, sariak eta guzti. Argazkian, Eva Turun Barrere eta Juan Carlos Ibarrola

Urtero bezala, etxeko kide eta lagunak bildu ziren Iparraldeko Euskal Etxean San Juan Gaua eta Ipar Hemisferioko udako solstizioa ospatzeko. 'Sorgin Afaria' topaketan, menu ederra dastatu eta jolasak ere egin zituzten bildutakoek. Sorgin Txapelketa ere antolatu zuten eta irabazlea Eva Turun Barrere izan zen. Ekitaldi honen berri ematearekin batera, Iparraldeko Euskal Etxeak ostegun honetan Augusto Bedacarratz itsas pilotoak eskainiko duen hitzaldira gonbidatzen du.

Gehiago irakurri...


Vancouverko kafetegi bat 24 orduz euskal pintxo-taberna bihurtuko dute, Txotx Basque Imports-en produktuak medio

2015/06/29

Barra aurreko gunea erabat argia delako aukeratu du Propaganda Coffee kafetegia Jefferson Álvarez sukaldariak (Argazkia: P.C.)

Uztailaren 10ean, Vancouver-eko (Kanada) Propaganda Coffee-k itxura aldatu eta Euskal Herriko edozein taberna emango du barra pintxoz, txakolinaz eta sagardoz beteta. Jefferson Alvarez sukaldariaren eta Txotx Basque Imports enpresa kanadarraren arteko elkarlana izango da hirira “euskal zaporeak ekartzea”. “Sukaldari legez, zapore berrietara ohitu behar dut jendea”, esan dio Álvarez-ek EuskalKultura.com-i. “Ilusio handiz gaude”, gehitu du Txotx Basque Imports-eko zuzendari Kelly Chomat-ek.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak "Excellence in Basque Studies" udako ikastaroa egiteko bekak eskaintzen ditu

2015/06/29

Mariasun Landa idazlearen lana izango da aurtengo "Excellence in Basque Studies" ikastaroaren ardatza

Udako Ikastaroen barne egingo da, aurten ere, "Excellence in Basque Studies" ikastaroa, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta. Ikastaroaren helburua zera da, Etxeparek nazioarteko hainbat unibertsitatetan dituen euskal irakurleak --edo irakurle izan nahi dutenak-- trebatzea. Ikastaroa uztailaren 8tik 10era egingo da Donostian, eta Etxeparek bertan parte hartu nahi dutenei bekak eskaintzen dizkie.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia