euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Vancouverko kafetegi bat 24 orduz euskal pintxo-taberna bihurtuko dute, Txotx Basque Imports-en produktuak medio

2015/06/29

Barra aurreko gunea erabat argia delako aukeratu du Propaganda Coffee kafetegia Jefferson Álvarez sukaldariak (Argazkia: P.C.)

Uztailaren 10ean, Vancouver-eko (Kanada) Propaganda Coffee-k itxura aldatu eta Euskal Herriko edozein taberna emango du barra pintxoz, txakolinaz eta sagardoz beteta. Jefferson Alvarez sukaldariaren eta Txotx Basque Imports enpresa kanadarraren arteko elkarlana izango da hirira “euskal zaporeak ekartzea”. “Sukaldari legez, zapore berrietara ohitu behar dut jendea”, esan dio Álvarez-ek EuskalKultura.com-i. “Ilusio handiz gaude”, gehitu du Txotx Basque Imports-eko zuzendari Kelly Chomat-ek.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak "Excellence in Basque Studies" udako ikastaroa egiteko bekak eskaintzen ditu

2015/06/29

Mariasun Landa idazlearen lana izango da aurtengo "Excellence in Basque Studies" ikastaroaren ardatza

Udako Ikastaroen barne egingo da, aurten ere, "Excellence in Basque Studies" ikastaroa, Etxepare Euskal Institutuak sustatuta. Ikastaroaren helburua zera da, Etxeparek nazioarteko hainbat unibertsitatetan dituen euskal irakurleak --edo irakurle izan nahi dutenak-- trebatzea. Ikastaroa uztailaren 8tik 10era egingo da Donostian, eta Etxeparek bertan parte hartu nahi dutenei bekak eskaintzen dizkie.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu Pascual Barturen organojole euskaldunaren bira argentinarra Pergamino Rosario, Posadas eta Gualeguaychun

2015/06/29

Pedro Pascual Barturen Bizkaiko abadea Posadasko Katedralean emandako kontzertuan (argazkia EE)

Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxea babesle, lau hiri bisitatu ditu Pascual Barturen musikari bizkaitarrak 2015eko bere bira argentinar honetan, leku bakoitzeko eliza nagusietan errezitalak eskainiz. Tokian tokiko euskal gizataldeek, emanaldiak antolatzeaz gain, apaiz euskaldunarekin elkartzeko aukera ere izan dute. Kontzertuok ateak zabalik izan dituzte organo musika zale guztientzat eta harrera eta oihartzun polita lortu dute.

Gehiago irakurri...


Diasporatik Euskal Herrira: Donosti Cup futbol txapelketan parte hartzeko etorriko da Nevadako Elko Indar taldea

2015/06/26

Ramon Zugazaga gernikarrak ipini zion izen euskalduna Elko Nevadako nesken futbol talde honi. Argazkian , eskuinean, Zugazaga, Gonzaga dioen jantziarekin

Datorren astean ailegatuko dira. Hirugarrenez hartuko du parte Nevadako (AEB) Elko Indar nesken futbol taldeak Donosti Cup nazioarteko txapelketan. Eta hirugarrenez ere izango da klubeko presidente Ramon Zugazaga gernikarra bidaiako burua. “Ez dakit irabazi ahalko dugun baina ondo jokatuko dugula badakit”, esan dio EuskalKultura.com-i. Elko, euskal eragin handiko herria da Estatu Batuetan, eta izan ere datorren astean, Indar-koak hemen direla, ospatuko ditu herriak bere euskal jai entzutetsuak.

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrera, poesia liburu elebiduna, gaztelania-euskara, ari da prestatzen, idazleen elkartea lagun

2015/06/26

Chivilcoyko SADEko lagunak ‘Gernikako Arbola’ literatura lehiaketa aurkezten (argazkia SADE)

Azken bolada honetako berri batzuk irritsi zaizkigu Chivilcoytik, tartean euskal etxeak gauzatuko duen liburuaren proiektuarena eta ‘Gernikako Arbola’ izeneko literatura lehiaketarena. Horretaz gain, Beti Aurrera-koek jakinarazten dute Facebook kontua berria ireki behar izan dutela, komunitate birtualarekin kontaktuan izateko. 

Gehiago irakurri...


Festa handia ari dira prestatzen Habanan Kubako Euskal Etxearen 138. urteurrena ospatzeko

2015/06/25

Renato Garcia Egusquiza, Kubako Euskal Etxeko presidentea, Aberri Eguneko ospakizunean artxiboko irudi batean (argazkia Kuba EE)

Habanako "Asociación Vasco Navarra de Beneficencia" elkarteak -Kubako Euskal Etxeak, alegia- bere sorreraren 138. urteurrena ospatuko du datorren uztailaren 12an. Elkartean festa handi bat ari dira prestatzen egun horretarako, Habanako Rumbaren Jauregian. Ekitaldian elkarteko Ohorezko Bazkide izendatuko dute William C. Douglass (Center for Basque Studies, Reno) antropologo eta euskaltzale ipar-amerikarra. Horrez gain, kontzertuak, repentistak eta bazkide eta lagunentzako bazkaria ere egongo dira.

Gehiago irakurri...


Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan egitasmoko koordinatzailea: "Diasporakoa euskaltegirik handiena da"

2015/06/25

Kinku Zinkunegi: "Ezinbestekoa da euskal etxeen inplikazioa hizkuntzari dagokionez, prestigiatuz eta bere presentzia transbersala sustatuz euskal elkarteen ohiko bizitzan" (argazkia EuskalKultura.com)

Etorri berria da Kuba, Mexiko eta Estatu Batuetatik eta, Madril eta Bartzelonatik pasatu ostean, aste gutxi barru abiatuko da berriz ere euskara eskolak koordinatzera Argentinara. Jose Francisco Zinkunegi --Kinku gehienek ezagutzen duten bezala-- HABEren Euskara Munduan programako koordinatzailea da eta, beraz, bere ardura dira munduko euskal etxeetan ematen diren euskara eskolak.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesen bisitan, PuntuEus-eko zuzendariak animatu egin ditu Diasporako erakundeak euskaldunen domeinura pasatzera

2015/06/25

PuntuEus-en lelo eta logotipoa

Bidaiaren helburu nagusia ICANN korporazioak antolatutako kongresu batean parte hartzea izan badu ere, PuntuEus egitasmoaren zuzendari Josu Waliñok Argentinako hiriburuko euskal gizataldeko lagunekin elkartzeko aukera ere izan du egunotan. Euskalkultura.com-ekin izandako elkarrizketan, ‘.eus’ domeinua Diasporan ere zabaltzearen garrantzia gailendu du zumaiar informatikariak.

Gehiago irakurri...


"Amerikanuak" liburuaren 40 urteak ospatzen: Renoko CBSko Xabier Irujok hitzaldia eman zuen Huhezin

2015/06/24

Xabier Irujo Renoko CBSk-ko zuzendaritzakideak hitzaldi bat eman zuen Huhezin (argazkia Huhezi)

Aurten 40 urte betetzen ditu Jon Bilbao eta William Douglassen "Amerikanuak. Basques in the New World" liburuak. Euskaldunen historia Amerikan jasotzen du lan honek. Urteurrena dela eta, Renoko Center for Basque Studies-ek eta beste zenbait unibertsitatek "1975 - The Year of Amerikanuak -2015. Basque Studies in a Global World" egitasmoa jarri dute abian. 

Gehiago irakurri...


Uztailean hasi ahalko dira EEak. Argentinan Euskaraz-en 25. urteurrenari buruzko erakusketa eskuratzen

2015/06/24

‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketaren azala

Euskaldunen hizkuntzaren historia, gaur egungo egoera eta batez ere bere presentzia Argentinan azaltzen duten hemeretzi panelek osatzen dute erakusketa. Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzatik gomendatzen diete euskal erakundeei erakustaldia euren egoitzetatik kanpo antolatzea ahalik eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko. 

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia