euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal rocka San Frantziskoko eta Los Angelesko agertokietan

2014/10/24

Fermin Muguruza The Virgileko eszenatokian, Los Angelesen. EuskalKultura.com bertan egon zen (argazkia EuskalKultura.com)

Hiru euskal talderen musika entzun ahal izan da, azken egunotan, Kalifornia aldean. Hilaren 18an San Frantziskon eta asteazken honetan Los Angelesen jo dute Tania de Sousa pop-rock taldeak eta Niña Coyote eta Chico Tornado rockeroek, Fermin Muguruzarekin batera. Ceci Bastida, Tijuana no! taldeko abeslari ohia, izan dute kontzertuetan kide ere. “Bira berezia da hau niretzat –Muguruzak EuskalKultura.com-i adierazi bezala−; nirekin dauden musikariengatik eta eszenatokitik pixka bat alderatuta egotea erabaki nuelako”.

Gehiago irakurri...


Lehendakaria Mexikoko euskal komunitatearekin bilduko da, igandean hasiko duen bidaia ofizialaren baitan

2014/10/24

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean (argazkia Irekia)

Igandean abiatuko da Mexiko aldera Iñigo Urkullu lehendakaria, bertan diharduten euskal enpresak sustatzeko helburua duen astebeteko bidaian. Helburu berarekin abiatu zen ostegunean Arantza Tapia Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun sailburua, euskal enpresari talde zabal baten buru, herrialde hartako negozio bideak aztertzen hasteko. Astelehenetik aurrera Urkulluk beraiekin bat egingo du eta enpresa arloko hainbat bilera eta ekitaldietan parte hartzeaz gain, Mexikoko euskal komunitatearekin bildu eta Mondragon-UCO unibertsitatearen inaugurazioan izango da.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-eko Argentinako korrespontsal Sabrina Otegik eta Marcela Indak irabazi dute La Platako EEak antolatutako Antzerki lehiaketa

2014/10/24

'Nire Etxea' ANtzerki Lehiaketaren “A(nt)ZE(z)LANA” lan irabazlearen afixa

Euskal etxearen 70. urteurrenaren baitan eta 2014ko Euskal Astearen programa barruan ‘Nire Etxea’ izenburuko Antzerki Lehiaketa antolatu du La Platako Euzko Etxea euskal etxeak. “A(nt)ZE(z)LANA!” lan irabazleak euskal etxeetan gaur egun elkarbizitzen diren euskaltasun kontzeptu ezberdinak mahaigaineratzen ditu, umore kutsu batekin. Lana azaroaren 6an aurkeztuko da, antzerki irakurria modalitatean, La Platako “Islas Malvinas” Kulturguneko Auditoriumean.

Gehiago irakurri...


Kanpaina sendoa sare sozialetan Buenos Aires probintziako Quilmesko Euskal Etxea berriro martxan jartzeko

2014/10/24

Quilmesko Euskal Etxea

Deialdi berezi baten euskarri bihurtu da azken egun hauetan Facebook gizarte sarea: Centro Vasco Quilmes izeneko euskal etxea berriro martxan jartzeko kanpainarena. Euskal gizataldearen erantzuna berehalako eta masiboa izan da eta epe laburrean euskal erakunde eta erreferente ugariren kemen mezuak bildu ditu ekimenak.

Gehiago irakurri...


Xare Modalitatea bueltatuko da Uruguaiko Salto herrira, Nelson Vigo Pilota Eskola berrian

2014/10/23

Jose Roque Alfieri eta Elbio Liberatore pilotariei egindako omenaldia

Eskolak 1952. urtean Munduko Xare txapeldunordea izan zen Nelson Vigo-ren izena izango du eta izen handiko pilotarien sorlekua izan zen Uruguaiko Salto herriko Círculo Sportivo delakoan funtzionatuko du. Inaugurazioan, anfitrioiekin batera, Buenos Airesko Laurak Bat eta Gure Etxea euskal etxeetako Eskoletako ordezkari eta kirolariek ere hartu zuten parte. Irekitze ekitaldiaren baitan omenaldia egin zieten antolatzaileek Jose Roque Alfieri eta Elbio Liberatore pilotariei euren ibilbideengatik.

Gehiago irakurri...


Astebete geratzen delarik Argentinako Euskal Asterako, Euzko Etxeak hainbat afixa kaleratu ditu ekintzen iragarle

2014/10/23

2014ko Euskal Aste Nazionalaren gonbite eta afixak

400dik gora dantzari eta beste ehundaka partaide, euskaldunen ondorengo eta Euskal Herriaren lagun eta babesle elkartuko dira berriro ere Aste Nazionala ospatzeko, aurten azaroaren 1etik 9ra La Plata hirian. Ekitaldi erraldoi honen antolatzailea den Euzko Etxeak behin betiko programa jakinarazi du eta programarekin batera, ekintzak sustatzeko afixak zabaldu ditu sare sozialetan. 

Gehiago irakurri...


Argentinan Euskaraz-en 25. urteurrena izango da 2015ean eta FEVAk urte osoko ospakizuna antolatuko du

2014/10/22

Argentinan euskara eskolak zabaltzeko kartela

Argentinarako eta Argentinan euskara irakasleak trebatzeko helburua duen proiektuak mende laurdena beteko du datorren urtean eta FEVAk deituta, euskal etxeak eta oro har euskara irakasten duten herrialdeko erakunde guztiak daude gonbidatuta ospakizuna antolatzera. Aktibitate eskaintza anitza izango da eta jadanik abiatuak diren ekimenen artean, urteurrenaren Logo Lehiaketa, Argentinan euskararen ibilbideari buruzko liburua eta Euskadiko Ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak prestatuko duten erakusketa ibiltaria aipa daitezke.

Gehiago irakurri...


San Antolin eguneko festa alaiaz gozatu zuten Caracaseko euskaldunek Eusko Etxea elkartean

2014/10/22

Giro bikaina izan zen Caracaseko Eusko Etxeko San Antolin jaian (argazkia CaracasEE)

Caracaseko euskal komunitateak urtero ospatzen du San Antolin eguna, Lekeitio festak eta Antzar egunaren tradizioa gogoan. Aurten ere egin zuten jaia, eta bertan ateratako argazki sorta ederra helarazi digute. Festan, Caracaseko euskaldunekin batera Valencia estatuko Caraboboko Euskal Etxetik etorritako lagun talde mardula ere izan zen.

Gehiago irakurri...


Euskal komunitatean zendutakoen omenezko 18. ‘Omenaldia’ meza antolatu dute Boisen, azaroaren 2an

2014/10/22

Boiseko Jesusen Bihotza elizan ospatuko dute aurtengo 'Omenaldia' meza (Argazkia: SHCC)

Jesusen Bihotza elizan, azaroaren 2ko 14:30etan, egingo dute Boiseko euskaldunek euren hamazortzigarren ‘Omenaldia’ meza. Oinkari dantza taldeko neskek eta Biotzetik abesbatzak hartuko dute parte Eukaristian eta, meza amaituta, pintxo eta anoen inguruan batuko dira bertaratutakoak. “Laurogei bat lagun edukiko ditugu gogoan, baina zerrenda betetzen ari gara oraindik; meza eguneko goizera arte itxaron ohi dugu zerrenda bukatzeko”, Patty Miller-ek, Boiseko Euskal Museoko zuzendariak, EuskalKultura.com-i esan bezala.

Gehiago irakurri...


Nancy Zubiri: “Gustatzen zait pentsatzea belaunaldi berriak euren jatorriarekiko jakinmina izaten laguntzen ditugula”

2014/10/21

Aita aldudarraren alaba den Nancy Zubiri, Euskal Herrira egindako bidaia batean (argazkia, Nancy Zubiri)

Kazetaritza ikasi nahi zuen baina, Berkley-n honelakorik eskaintzen ez zutela-eta, Zientzia Politikoak ikasi zituen Nancy Zubirik. Irakasle lanetan dihardu orain, Venice High School institutuan, baina ez dio muzin egin bere kazetari senari eta Euskalkazeta.com webguneko editore eta idazle nagusia da. Nahiko lukeena baino denbora gutxiago eskaini ahal dio bere pasioari San Frantziskoko (Kalifornia) kazetariak: “Denbora gehiago eman nahiko nuke webgunean lanean. Tartetxo bat dudanean, asko gozatzen dut horretan lan eginez. Euskal komunitateei buruz idatzi eta informatzea izugarri gustatzen zait”, adierazi dio Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia