euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHAAk gaur eman du argitara Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deialdia Europa eta Ameriketarako

2018/01/02

2018rako espezializazio beken deialdia EHAA buletinean argitaratuta

EHAAk buletin ofizialak urtarrilaren 2an, asteartea, eman du argitara Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko atera duen 8 beka deialdia, Gasteiz, Brusela, Santiago eta Bogotarako. Bihar hasiko da beraz korritzen hilabeteko epea eskabideak aurkezteko. Bekek hamabi hilabete iraungo dute eta, batetik, Jaurlaritzaren bulego nagusietan, Lehendakaritzan, Gasteizen gauzatuko dira (4), eta, bestetik, Euskadiren honako Ordezkaritza eta bulegoetan: Brusela (2), Txileko Santiago (1) eta Bogotan (1).

Gehiago irakurri...


Elkarrizketa egin dio Argia astekariak egun Euskal Herrian den Julieta Gaztañaga antropologo euskal argentinarrari

2018/01/02

Julieta Gaztañagak Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegian aurkitu du euskara ikasteko eta praktikatzeko giroa (arg. Dani Blanco)

Antropologoa da Julieta Gaztañaga (Bahia Blanca, Argentina 1977). Familia aldetik ez zitzaion gauza handirik etorri bere euskal jatorriaz, nahiz eta abizenak arbaso euskaldunen jatorria salatzen zuen eta, beraz, beste hamaika kasutan bezala, izena bazuten, baina izana, edukia... bere kasa hasi zen ikasten, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegian. Hortik ezagutu zuen Gure Esku Dago, eta egun mugimendu honi buruzko landa-lana ari da egiten martxora arte Euskal Herrian. Danele Sarriugartek egin dio elkarrizketa Argian.

Gehiago irakurri...


Boiseko egunkari nagusiko gastronomia kritikariak euskal sukaldaritza garaikide jatetxe bat eskatzen dio Urte Berriari

2017/12/30

Boiseko Basque Marketeko pintxo eta ano tradizionalak (arg. EuskalKultura.com)

Urteko data berezietan gaude, opariak eta desioak eskatzeko garaian, tradizioen arabera Santa Claus, Aita Noel, San Nicolas, Hiru Errege Magoak edo Olentzero bezalako pertsonaiei desioak edo opariak eskatu eta hauek egia bihurtu daitezkeen tenorean. Halaxe egin du Estatu Batuetako Boisen, bertako egunkari nagusiko gastronomia kritikariak, AEBetan euskal komunitate handiena duen estatu-hiriburuan faltan botatzen duen zerbait eskatuz: euskal sukaldaritza garaikidea lantzen duen jatetxe bat.

Gehiago irakurri...


Elkoko Lopateguitarren 'Ogi Deli' Nevadako hiri honetako 2017ko 10 negozio azpimarragarrienen artean kokatu dute

2017/12/30

Anamarie (Sarratea) Lopategui eta bere senar Mikel, Elkoko Ogi kantina, otartekoleku eta deli-an. Mikel, Jon Lopategi bertsolariaren iloba da, honen anaia Jesus-en semea (argazkia EuskalKultura.com)

Anamarie (Sarratea) Lopategui eta bere senar Mikel ezagunak dira aspaldidanik Nevadako euskal munduan, bereziki musikari gisa, Anamariek soinua eta Mikelek panderoa jotzen baitu. Euskal komunitateko kide gisa daukaten ezagutza eta engaiamendua, baina, 'ogibide' bihurtu zuten duela urtebete inguru, 'Ogi' izeneko negozioa zabaldu baitzuten Elkon, Euskal Herri moldeko otartekoak zerbitzatuz, baita denborarekin pintxoak, sagardoa, pastelak eta beste hainbat janari-edari biltzen dituen menua, euskal eta amerikar osagaiduna. Elko Daily egunkariak, 2017ko hiriko 10 negozio azpimarragarrienen artean izendatu berri du euren 'Ogi Deli'.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeak Iruñeko Ortzadarren musika eta dantza tailerra baitaratuko du datorren otsailean

2017/12/30

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak hiriko 2017ko Gizataldeen Jaialdian

Iruñeko Ortzadar elkarteko lau dantzari eta txistulari bat izango dira tailerren arduradunak, otsailaren 3tik 10era, eta aktibo dauden Argentinako nafar etxe guztietako ordezkariek hartuko dute parte. 2018ko amaieran, berriz, Nafar Etxeen bilkura ari dira prestatzen eta posible bada, Uxue Barkos bera ere bertaratuta. Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari Raul Osvaldo Amatriainek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “Nafarroako agintariekin bildu nintzenean euren babes kulturala eskatu eta paregabeko harrera ona izan nuen”.

Gehiago irakurri...


Urkullu eta Barkos lehendakarien mezu idatzi eta bideoak Eguberri oneko eta Urte Berriko agiantzak emanez

2017/12/29

Urkullu eta Barkos euren Eguberri eta Urte Berri mezuak plazaratzeko ekitaldietan

Data berezi hauetan gaude eta Urte Berria ere hemen da eta urtero sasoi honetan bezala, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuako buruek agiantza oneko mezuak atera dituzte, idatzian zein bideo moduan kaleratuak. Artikulu honetara aipatu bi gobernuburuen mezuak bildu ditugu, bideoan, hasteko. Ez zaigu Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari Jean Rene Etchegarayren pareko mezurik iritsi eta geuk ere ez dugu topatu.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Buenos Airesko Eusketxek, Maria Elena Etcheverry lehendakari eta Mª Carmen Echevarne idazkari

2017/12/29

Hitzaldia eta ardo dastaketa Diego Rey somelierraren eskutik

Udako oporrak hartu aurretik, etxeko lanak egin ditu Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Eusketxe erakundeak. Euskararen Eguna ospatu eta elkartearen Batzar Nagusia egin, dagoeneko hemen aipatua dugun ipuin lehiaketako saridunak adierazi, Kultur Ibilbideen saio berriak burutu, eta lasai abiatu dira bazkideak ongi merezitako oporrak hartzera. Eusketxek jakitera eman du martxoa bitartean egoitza itxia egongo dela eta ondoren euskara eskolen ikasturte berriari ekingo zaiola.

Gehiago irakurri...


Marcos Pazeko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak 2018an bere egoitza eraikitzen hasiko dela iragarri du

2017/12/29

Euskal standa Marcos Pazeko 2017ko Gizataldeen Jaian

Urte amaierako jaian urte berrirako plangintza aurkeztu du Marcos Paz herriko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordeak. Ekintzak martxoan hasiko dira eta urtero bezala elkartearen ekitaldi nagusia irail aldera izango da, Gizataldeen Jaialdiaren inguruan. Erronka ederra ere izango dute marcospaztarrek 2018an: Udaletik jasotako ‘komodato’ bati esker erakundearen egoitza hasiko dira eraikitzen.

Gehiago irakurri...


St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxea eta Pilota Elkartea pilota eta kirol irakasle baten bila ari dira

2017/12/28

Urtero abuztuan Euskal Festa egiten dute Saint Pierreko pilotalekuan, pilotak eta euskal kirolek protagonismo handia dutela

Lehenbailehen topatu nahiko lukete eta pilotari lotutako formakuntza emango lieke ume, gazte eta helduei, euskal kirolak irakatsiko lituzke, txapelketak antolatu eta bertan urtero abuztuan antolatzen den Euskal Bestaren antolakuntza jardun beharko luke. Kirol eta euskal animatzaile lana egingo luke. Zenbait gauza hautagaiaren eta kontratatzaileen artean adostu beharko lituzkete, baina erreferentzi moduan apiriletik irailera arituko litzateke, kontratuz, 35 ordu astean, 1,600 bat euroko soldatarekin. Titulua beharko luke edo lortze bidean egon.

Gehiago irakurri...


Jose C. Paz-eko Euskal Etxeak Pilar Uribeondok bertako euskaldunez idatzi liburu berria aurkeztuz bukatu du 2017

2017/12/28

“Euskaldunak y retoños en Toki Eder” liburuaren aurkezpena Jose C. Pazeko Euskal Etxean

Jose C. Paz-eko Euskal Etxeak 'Euskaldunak y retoños en Toki Eder' (Euskaldunak eta kimuak Toki Eder-en) izenburupeko liburuaren aurkezpenarekin amaitu ditu 2017ko ekitaldiak. Maria del Pilar Uribeondo y Ruiz-en lanak “elkartearen historia jasotzen du, dokumentazio sakona eta argazki esanguratsuak tarteko”. Mikel Ezkerroren hitzaurrearekin, Jose C. Pazeko Udaleko Kultura zuzendari Jose Carlos Narvaezek aurkeztu zuen Uribeondoren bigarren liburu hau.

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia