euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sagardozaletasuna gora ari da Estatu Batuetan: EHkoa gogor ari da sartzen eta euskalduna inspirazio, bertan ari dira egiten

2017/10/20

Elkoko Ogi kantina, otartekoleku eta deli-a (argazkia EuskalKultura.com)

Aurkezpen eta dastaketek balio dute eta Euskal Herrira joandako estatubatuarrek, bertan ikusi eta dastatutakoa maite eta euren herrikideei ere gustatuko zaielakoan egindako apustuak ere hor daude. Azken urteotan, txakolina eta euskal sagardoa bezalako produktuek aurrerakada nabaria egin dute AEBetan. Gero eta gehiago ematen da, baina, estatubatuar ez-euskaldunek "Basque" marka daukaten sukaldaritza eta ostalaritza proiektuetan sartzea. Sagardoari dagokionez, esaterako, Peter Yi-k euskal estiloko sagardoa egiten du gaur egun Brooklynen, eta sagardoleku bat zabaldu nahi du aurten bertan. Gaurko hasiko da New Yorken Sagardoaren Astea.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua kultura politiken inguruko sinposio batean partaide izango da gaur New Yorkeko CUNYn

2017/10/20

Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari Garbiñe Iztueta tolosarra (arg. Olatz Artola-Tolosako Ataria)

New York hiriko CUNY (City University if New York) unibertsitateko The Graduate Center-ek kultura politiken inguruko sinposioa antolatu du gaurko, urriaren 20rako, Manhattango bere egoitzan, eta Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria gonbidatu dute bertan parte hartzera. Euskal ordezkariarekin batera, partaide izango dira bertan Argentina, Txile, Galizia eta Kataluniako ordezkaritzak.

Gehiago irakurri...


Andres Zabaleta, AEBetan artzain ohia: «Gu Ameriketara hemen miseria gorrian bizi ginelako joan ginen»

2017/10/20

Andres Zabaletaren (Zegama, 1939) baserritik hiru seme joan ziren AEBetara artzain lanetara: Andres bera, Felipe eta Patxi. Hatzekin zenbatu ditu garai beretsuan Zegamatik joandako beste hamalau giza-semeak; zenbatzerakoan izenak eta haien baserriak errezitatu ditu. Zabaletak bere istorioarekin aldarri bat egin nahi du. Euskal Herrian, Gipuzkoan, Goierrin, Zegaman miseria gorria baino gorriagoa zen garaian ezer ez zutenek zerbait izateko egin zuten bidaia egin zuen berak. Goiberri-k argitara emaniko elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak bere emigrazio profil berriak aztertuko ditu, kanpoko nafarrekin hobeto harremantzeko

2017/10/19

Ana Ollo Hualde  Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria atzoko agerraldian

Nafarroako Gobernua azterlan bat egiten hasi da, duela gutxi atzerrira joandako nafarrei buruz. Azterlan horren helburua da emigratzaileen profil berri hori osatzen duten nafarrak (gehienak gaikuntza handiko gazteak) identifikatzea eta haiekin harremanetan egotea. Atzo, Gobernuaren bileran, aurkeztu die gobernukideei proiektua Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualdek.

Gehiago irakurri...


Ainoa Irazusta, Pampatik euskal kostaldera: "Giza balioek, familiak, garrantzia handia dute guretzat"

2017/10/19

Ainoa Irazusta (arg. Karkara.eus)

Orio eta Zarauzko hondartza gipuzkoarretan ibiltzen denak badauka bertan ezarrita dauden eta euskal-argentinar diasporaren erreferentzia aktibo, garaikide eta biziaren adibide diren gazte pampatar hauen berri. Macachin eta Bahia Blancatik euskal kostalderaino iristen den marra honek izen berezia dauka eta han zein hemen ongi errotutako Irazusta deiturari dagokio. Orion bizi den Ainoa Irazusta bahiablancatarra elkarrizketatu du aste honetan bertako Karkara aldizkariko Iñigo Gaitonek.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian jatorria dutenen elkartasunari heldu diote, 0 negatibo motako odol beharrei ekiteko La Plata, Argentinan

2017/10/18

Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Hemoterapia Institutuak deia zabaldu die euskal gizataldeko partaideei 0 Negatibo motako odola eman dezaten. Odol mota hau ezohikoa da populazio orokorrean, baina euskaldunen eta euren ondokoen artean askoz maizago ematen da. La Platako El Dia egunkariak, euskal komunitateari egin zaion deiaren berri eman du, aipatuz baita ere bertako Euzko Etxeko Javier Clua lehendakariak euskaldunen izenean eskainitako erabateko baiezko eta lankidetza borondatea.

Gehiago irakurri...


Azkue Fundazioak Blogetan.eus ataria berritu du eta erreferentzia gune bilakatu nahi du euskal blogarientzat

2017/10/18

Azkue Fundazioko zuzendari Iurdana Akakuso (ar. Berria)

Euskal blogarientzat eta euskarazko blogen irakurleentzat erreferentzia gune bat sortzeko asmoz, Azkue Fundazioak Blogetan.eus ataria berritu du. Atariak blogetako edukiak automatikoki biltzen ditu, ordena kronologikoan eta kategoriaka sailkatuta. Lau ezaugarri nagusi ditu atariak: euskal blogarien bilduma izatea, pertsonalizatutako edukiak eskaintzea, blogarien datu basea eta Blogetan lehiaketaren tartea. Urtzi Urkizuk Berrian sinatutako artikulua.

Gehiago irakurri...


EHko eta Argentinako euskal musika azaroaren 5ean Buenos Airesen: Etcheverry, Urdangarin, Xabaltx, Zutarriak, De a dos…

2017/10/17

Kontzertuaren afixa

Euskal Aste Nazionalaren aurreko asteburuan motorrak berotzen hasiko dira Buenos Aires hiriburuan Euskal Herritik etorriko diren artistak. Musika jaialdia Campustellae Kultur Gunean izango da, Euskaltzaleak Euskaltegiak antolaturik eta Michel Etcheverry, Mikel Urdangarin eta Xabaltxekin batera, euskal musika jotzen duten Argentinako Zutarriak taldea eta ‘De a dos’ bikotea ere arituko dira. Hitzordua azaroaren 5ean, igandea, arratsaldeko 6etan.

Gehiago irakurri...


Gure Ametza Euskal Etxeak eta Rio Cuartoko Unibertsitateak Lankidetza Esparru-Hitzarmena berritu eta hedatu dute

2017/10/16

Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxearen sarrera

Hasierako Akordioak urte batzuk baditu ere, aurten berritu duten agirian helburu berriak adostu dituzte Euskal Etxeak eta Unibertsitateak. Hitzarmen berriaren baitan Rio Cuartoko Unibertsitate Nazionalak antolatuko dituen hainbat tailerren egoitza izango da Euskal Etxea eta, aldi beran, Euskal Etxeak bere kultur eskaintza Unibertsitatera garatu ahal izango du. Berri honekin batera, elkartearen 23. urteurrenean, Picassoren Guernicaren erreprodukzio bat inauguratuko dutela jakinarazten digute Gure Ametza-tik.

Gehiago irakurri...


Mariana Dominék "bidaia pertsonalizatuak" iragartzen ditu Argentinatik Euskal Herrira: hurrengoa, 2018ko abuztuan

2017/10/16

Argentinako bidaiariak 2017ko Bilboko Jaietan

Joan direnek aurtengo abuztukoa ere “esperientzia paregabea” izan dela baitetsi dute eta hori dela eta 2018koa hasia da antolatzen Mariana Dominé Irigoyen. Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko erreferenteak datorren bidaia 2018ko abuztuan izango dela baieztatu digu, txartelak, ostatua, bazkariak eta bisita gidatuak prezioaren barne. Interesatuek zabalik daukate dagoeneko xehetasunak galdetzeko epea eta izena emateko aukera ere ireki berria da.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia