euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mariana Fernandez Castellik emandako Euskal Kultura tailerraren oso balantze positiboa egin du Azulgo Gure Txokoak

2014/09/18

Mariana Fernandez Castellik Euskal Kultura Tailerra eman zuen Azulgo euskal etxean

Gure Txokoa euskal etxeak gonbidaturik, euskal kulturari buruzko tailer trinkoa eskaini zuen Mariana Fernandez Castelli irakasleak Buenos Aires probintzia argentinarreko Azul herrian. Ekintzaren programa oso zabala izan zen, historiaurretik hasita gaur egun arte, anitz gai barne. Berri honekin batera, Udaberria ospatzeko ‘Mateada'ra gonbidatzen du euskal etxeak, datorren igande honetan, Udal parkean dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren gerizpean.

Gehiago irakurri...


"The Hammer of Witches" nobela idatzi du Begoña Echeverria kaliforniarrak, sorginei justizia egin nahian

2014/09/17

Begoña Echeverria idazlea eta Daniel Montero, Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko argitalpen koordinatzailea

Bide luzea du egina Begoña Echeverria euskal-kaliforniarrak akademia munduan. Soziolinguistika, linguistika historikoa, antropologia eta hezkuntzari buruzko hamar gehi bat artikulu idatzi ditu eta, azkenengoan, “euskal kantutegian eta hamazazpigarren mendeko Inkisizioaren paperetan sorginak nola aurkezten diren” konparatzen du, Euskalkultura.com-i esan dionez. Baina, antza, bazuen gai horretaz zer gehiago kontatu. Izan ere, horren gainean idatzi baitu bere lehenengo nobela.

Gehiago irakurri...


Bi euskal kontzertu eskainiko ditu Lagun Onak Koralak irailean, bere 75. urteurrenaren baitan

2014/09/17

Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatza Santisimo Sacramento Basilikako kontzertuan

Euskarazko errepertorioa duten bi kontzertu emango ditu irail honetan honetan Buenos Airesko Lagun Onak Elkarte Koralak, bere 75. urtemuga ospatzeko antolatutako egitarauko parte. Lehenengoa datorren igandean, Buenos Aires-en bertan, La Usina del Arte delako La Boca auzoko Kulturgunean, eta bigarrena, hilaren 25ean, Euskal Echea Eskolako kaperan. Biak musutruke eta sarrera libredunak. 

Gehiago irakurri...


Bizkaia:talent erakundeak euskal profesionalen topaketa egingo du larunbatean Londresen

2014/09/17

Bizkaia:talent webgunearen irudia

Bizkaiko Foru Aldundiak networking topaketa antolatu du Londresen, bizkaia:talent elkartearen bidez, kualifikazio handiko profesionalak Bizkaira erakartzeko helburuarekin. Hamabi euskal enpresek parte hartuko dute bertan, eta Erresuma Batuan bizi diren goi mailako 85 langilekin biltzeko aukera izango dute. Horietariko gehienak (77,6%) Londresen bizi diren euskaldunak dira, eta ekimen honen bitartez euren ibilbide profesionala Bizkaian jarraitzeko aukerak aztertu ahal izango dituzte. Aurtengo edizioak, zortzigarrenak, Automozioa, Aeronautika eta Informazio eta Komunikazio teknologien alorrak landuko ditu.

Gehiago irakurri...


Diego Moreira, genealogista: “Dagoeneko Larrabeiti, Escosteguy familiak ikertu ditugu Brasilen eta segi dezakegu”

2014/09/16

Diego Moreira Larrabeiti genealogista, aurkezpena egiten Rio Grande do Sul Euskal Etxeak antolatu zuen Euskal Kultur Topaketan, 2014ko uztailean (argazkia Rio Grande do Sul EE)

Brasil hegoaldeko Rio Grande do Sul Euskal Etxean genealogista talde bat anbizio handiko egitasmo bat ari da sustatzen: Brasilgo euskal familien genealogía ikertu eta argitara ematea. Diego Moreira Larrabeiti da proiektuko arduraduna, Elimar Insaurriagarekin batera, eta bere esanetan, brasildar askok ez dakite euskal jatorria dutenik, baina egon, badira makinatxo bat. “Nik neuk, 2012a arte ez nekien ezta munduan euskal etxeak zaudenik ere. Gaur, aldiz, nik neuk lagundu dut bat sortzen", adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Nevadan, Euskal artzainen inguruko hitzaldi batekin hasiko du ikasturtea 118 urte bete dituen Leisure Hour Club-ak

2014/09/16

Nevadako euskal gaien inguruko hitzaldi sorta antolatu du Iker Saituak; oraingoan Carson Cityn da berbaldia

Nevada Renoko Unibertsitateko doktoretza ikasle den Iker Saitua getxotarra izango da Carson City-ko Leisure Hour Club (LHC) elkarteko aurtengo programako lehen hizlaria. Historialari euskaldunak (Bizkaia) euskal artzainen egoeraz egingo du berba, XIX. mendetik abiatuta eta 1960. hamarkadara arte. “Nevadako historiari buruz ikastea gustatzen zaigu eta aukera paregabea izango da hau”, aitortu dio Dorothy Link LHC-ko kideak Euskalkultura.com-i. Kideentzat baino izango ez den hitzaldia bihar izango da, Carson City Nugget kasinoan.

Gehiago irakurri...


Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak bere urteurrena ospatu du La Platako Goierri Elkarte Gastronomikoko kideak lagun

2014/09/16

Cesar Arrondok hitzaldia eskaini zuen Mendozako Denak Bat euskal etxearen 58. urteurren egunean

58 urte bete berri dituen Mendozako euskal etxeak La Platako Goierri taldekideak lagun ospatu du bere urtemuga. Ekintzak Cesar Arrondo irakaslearen hitzaldi batekin hasi eta Goierri taldeko sukaldariek prestatutako urteurren afari batekin bukatu ziren. Urtebetetze programa, berriz, ez da hor amaitu; datorren ostiraletik urriaren 10era arte, zine ziklo bat antolatuko du euskal etxeak hiriko mikrozinean; datorren larunbatean, bestalde, Te-Bingoa egingo du Denak Bat-ek bere egoitzan.

Gehiago irakurri...


Italian, euskara irakasle eta komunikazio koordinatzaile bila ari dira ACE euskal etxea eta UPTER unibertsitatea

2014/09/15

Euskara irakasleak eta Euskara.it plataforma kudeatzeko jende bila ari dira Italian ACE eta UPTER unibertsitateko Euskara Saila

Bi deialdi Erroma eta Italiatik datozkigunak. Batetik, "2014-2015 ikasturtean Eroman eta beste zenbait hiri italiarretan izango diren euskara eta euskal kultur ikastaroetarako irakasle bila" ari da Euskara.it plataforma. "Ikastaroak tipologia desberdinetakoak izanen direnez (etengabeko heziketa, unibertsitateko ikastaroak, mintza praktika...), curriculum anitzak jasotzeko prest" daudela eman dute aditzera. Bestetik, Euskara.it webgune eta plataforma koordinatzeko komunikazio koordinatzaile bila ere ari dira Associazione Culturale Euskara (ACE) elkartea, UPTER Euskal Saila eta Roma3 Unibertsitatea.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuko zuzendaria Sao Pauloko Arte Bienalean izan da eta Eusko-Brasildar Etxearekin bildu da

2014/09/15

Oskar Goitia (Eusko-Brasildar Etxea), Aizpea Goenaga (Etxepare), eta bisitaldiko bi lagun (argazkia Casa Basco Brasileira Sao Paulo)

Abian da Sao Pauloko “31a Bienal de Arte Moderna” eta aurreneko aste hauetan euskal arteak leku nabarmena izan du bertan, Asier Mendizabal eta Juan Pérez Agirregoikoa artistei esker. Inaugurazioan izan zen ere Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Aizpea Goenaga. Era berean, Sao Pauloko Casa Basco Brasileira euskal etxearekin eta USP unibertsitatearekin bildu zen Goenaga, Euskara eta Euskal Kultura irakurletza bat sortzeko aukerak aztertzeko.  

Gehiago irakurri...


‘Miercolinos’ lagunartea, Rosarioko Zazpirak Bat-ek antolatutako Baratxuri Sukaldaritza lehiaketako irabazle

2014/09/15

Miercolinos elkarte gastronomikoko kideak: Jose Luis Aguirre, Luis Maria Barrandeguy, Raul  Bereciartua eta Claudio Esnal

Gastronomiak protagonismoa bereganatu du Rosario hiriko euskal etxean, oraingo honetan Baratxuri Lehiaketa deitu duten norgehiagokarekin. Hiru elkarte gastronomikok hartu zuten parte Sukaldaritza Txapelketan, euskal errezeta liburuetatik ateratako menuekin. Bigarren aldiz jarraian, ‘Miercolinos’ izeneko lagunarteko kideek irabazi dute, aurten, 'abadira'z eginiko euren marmitakoarekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia