euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2015 Jaialdin ibiltzeko baliabide-gida, informazioa, mapak-eta

2015/07/28

Azkenean hemen da Jaialdi, bere 2015eko edizioan, zazpigarrena 1987an lehenengoa egin zenetik. EuskalKultura.com-ek uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean Boisen antolatu diren programa eta proposamenetan murgildu eta honako laburpena prestatu nahi izan du, bertaratzeko asmoa daukaten bere irakurleentzat, zein euren bizilekuetatik elkarretaratze handi hau jarraitu nahi dutenentzat.

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Etxeak ohorezko kide egin du William Douglass antropologoa bere sorreraren 138. urteurrenean

2015/07/28

Kubako Euskal Etxeak ohorezko kide izendatu zuen William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra (argazkia Kubako EE)

Kubako Euskal Etxeak (Ongintzako Laurak Bat elkartea)  bere sorreraren 138. urteurrena ospatu zuen iragan uztailaren 12an, elkarteko bazkide eta laguntzeko festa batekin. Ekitaldia Habanako Rumbaren Jauregian egin zen eta ia 300 lagun bildu ziren bertara. Elkarteak omenaldia egin zion William Douglass antropologo amerikarrari. Douglass Renoko Center for Basque Studies-en sustatzaileetako bat izan zen eta Ameriketako euskal diasporaren aditu nagusienetakoa da.

Gehiago irakurri...


Hator Hona: Necocheako dantzariek bultzatutako programa martxan da eta ekintza ugari egingo dira datozen egunetan

2015/07/28

2015eko Hator Hona programaren barruan musika, euskara, kirol eta dantza tailerrak eskainiko dizkiete Euskal Herritik etorritako gazteek Euzko Etxea-ko lagunei (argazkia EE)

Urtero bezala, aurten ere abiatu du Hator Hona programa Necocheako Euzko Etxea euskal etxe argentinarrak. Egitasmoaren baitan, mota askotako tailerrak ari dira ematen Necocheako euskal instituzioan uztailaren 17an argentinaratu ziren sei gazte euskaldunak. Eskolak emateaz aparte, eta anfitrioiekin “momentu ederrak konpartitzeaz gain” etxeko San Inazio programan ere hartuko dute parte gonbidatu europarrek. 

Gehiago irakurri...


Aurreneko Herri Olinpiadak Santiagoko Euzko Etxean, eta igandean Iñaki Deunaren ospakizuna

2015/07/27

Euzko Etxearen frontoian egin ziren Herri Olinpiadak (argazkia Euzko Etxea EE)

Iragan uztailaren 25ean jarduera berri bat egin zen Txileko Santiagoko Euzko Etxean, elkarteko gazteek antolatuta. Euskal Etxearen aurreneko Herri Olinpiadak izan ziren eta bertan makina bat lehiaketa eta joko egin ziren: txingak, lokotzak, sokatira, zaku-lasterketa... Lehia bizia izan zen eta lagunarteko giroan gozatu zuten gazteek, helduek eta baita haurrek ere. Bestalde, igandean Iñaki Deuna ospatuko du elkarteak.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxeak hiriko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu

2015/07/27

Valparaiso-Viña del Mar-en, Txileko Bosgarren Erregioko Eusko Etxeak bertako hiriburuko lehenengo euskal elkartearen Mendeurrena eta Iñaki Deuna ospatuko ditu, abuztuaren 15ean bazkide, lagun eta herritarrekin orokorrean, hirurehun partaide bilduz kari horretara antolatu duen ekitaldian. Mendeurrenarekin batera hemen tradizionalki Iñaki Deuna deitu izan den San Inazio ere ospatuko dute ekitaldira bildutakoek.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2015 egitarauan parte hartuko duten euskal etxeetako gazteen zerrenda eman da jakitera

2015/07/25

Gaztemunduko iazko edizioaren argazkia partaideak Urkullurekin eta Jaurlaritzako ordezkariekin bildurik

Argentina (11), Uruguai (2), Mexiko (1) eta Kolonbiako (1) 15 gaztek hartuko dute parte munduko euskal etxeetako gazteentzat, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatzen duen Gaztemundu p[rogramaren 2015eko edizioan. Aurten, urrian Euskal Gizataldeen Mundu Kongresua izango denez, Gaztemundu bilkura nagusi horren aurreko egunetan gauzatuko da, gazteek Kongresuan ere parte har dezaten.

Gehiago irakurri...


Kontaiguzu nolakoa den Jaialdi 2015: argitaratu zure argazkia sare sozialetan eta irabazi sariak egunero EuskalKultura.com-en

2015/07/24

Asteartean irekiko dira Boisen Jaialdi 2015-ren ateak. Irrikaz gaude! (argazkia EuskalKultura.com)

Aurtengoan ere Jaialdin izango da EuskalKultura.com, eta, ohi bezala, eguneko orduak luzatu eta luzatu egingo ditugu han gertatzen den oro bizi, gozatu eta --gainera-- zuei kontatzeko. Aurten zuek ere kazetari izatea nahi dugu eta zuen Jaialdiren bizipenen berri ematea, zuen argazkiak eta selfiak sare sozialetan argitaratuz. Gehitu horiei #Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolak, eta egunero sari eder baten zozketan parte hartuko duzue.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasleekin bihar arte garatzen ari da Villa Marian barnetegia

2015/07/24

Euskara Mundua programaren ikasle eta irakasleak Villa Mariako Euzko Etxeako lagunekin (argazkia EE)

HABEk sustatzen duen programaren 2015eko neguko ikastaro trinkoa joan den larunbatean hasi da Argentinako Cordoba probintziako Villa Maria hirian bertako Euzko Etxea eta FEVA Federazioa antolatzaile. Barnetegia bihar eguerdian bukatuko da irakasleen topaketari hasiera emateko. 

Gehiago irakurri...


Buenos Airesen Eusketxek Maria Elena Etcheverry baitetsi du lehendakari, Aitor Alava lehendakariorde

2015/07/24

Aitor Alava eta María Elena Etcheverry artxiboko argazkia batean

Bere barne araudiak agintzen duena betez, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca edo Eusketxe bezala ezagunagoa den euskal elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du, datozen bi urteetan ere orain arte lehendakari izan den Maria Elena Etcheverry izango delarik lehendakari,  eta gisa bera Aitor Alava lehendakariorde.

Gehiago irakurri...


Asteartean hasiko da Santiagon 2015eko Txileko Euskal Astea, "Colectividad Vasca" elkarteak antolatuta

2015/07/23

2015eko Txileko Euskal Astearen afitxak

Datorren astean Santiago hiriburuan euskal kulturari eskainitako zenbait ekitaldia egingo dira, "Colectividad Vasca de Chile" elkarteak antolatu duen Euskal Astea dela eta. Zinea, euskarari buruzko hitzaldi bat, pilota txapelketa eta Txileko euskal koruen topaketa egingo dira, besteak beste. Igandean, festak amaitzeko, Iñaki Deunaren eguna ospatuko dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia